Aiton-amonen etxe berean bizi da
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-002-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Joseba Erremundeguy
- Data: 2013(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: BDZ-002/005
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Orduan aitak nahi zuen zu hemen egotea?
- Ba.
- Eta bertzeak joan ziren?
- Ba, bestiak joan die.
- Joan dira. Eta txikiak zinetelarik orduan, zenbat zineten etxe honetan? Aita, ama...?
- Ba, aita-ama, be amatxi, amaan ama...
- Bardoztarra zen?
- Ez, aintzildarra.
- Aintzildarra?
- Eta aitatxi bardoztarra, beste kar(tier) e... aitatxi hemen sortia.
- Etxe honetan?
- Etxe huntan. Hameka haurride zien aitatxi. Eta "donc" amatxi Aintziletik jin da hunat, eta hiru haur: ama, eta geo bi seme.
- Eta erran duzu bazenituela, zer ziren e... izebak, matantak e...?
- Ba. Amak bazitien aitaan arrebak, lanien hartiak Biarritzen, Baionan, e... langile... etxe... jende... "enfin"...
- Aberatsen etxean?
- Bo, aberatsa edo ... "enfin", ba, bazuten paatzeko "moyen"ak e.
- Bai, burgesak edo...?
- "Voilà, des ...", bon eta geo, erretretan, e... etxeat jin die, bere(n) aneiaan etxat, hunat. Eta hola nik ezautu ditut e... hiru ttantta, aitatxiin arrebak, hemen... hemen hil dienak.
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!