Agustin Lopez de Zubiria
Bakaiku (Nafarroa) (1931)
Biografia
Bakaikun sortu zen 1932an, bere amaren etxean. Gurasoak eta aitona-amonak bakaikuarrak ziren. Eskolan egin zuen gutxia txarki egin omen zuen, kuadernorik ez zeukalako eta etxean lagundu beharra zegoenez asko faltatzen zelako. Lanean Bakaikun, Altsasun, Legazpin eta Urdiainen ibili izan da; basoan egurretan, eraikuntzan, "ilarrontziyek" ('txilarrezko erratzak') egiten, eta fabriketan. Azken honetan ibili da luzeen, hogeita hamalau urtez-edo, jubilatu arte. Behin jubilatuta, "ilarrontziyek" egiteari berrekin zion, urte batean Altsasutik eskatu zioten-eta ferietarako. Orduzkero, han-hemengo ferietan ibili izan da pandemia arte (Euskal Herri osoan, Frantzian, Aragoien, Sorian...). "Herri Txiki Infernu Handi" programan agertu zen Bakaikuko saioan, 2019an, "ilarrontziyek" egiten. Noizean behin herriko barnetegira joaten da kontuak kontatzera, eta, berak dioenez, Bakaikuko hizkeraren azken hiztuna da.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| BAK-003 | 2026 | Fondo partikularrak | Joxemi Beguiristain |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?





