Jean Goñi

Baigorri (Nafarroa Beherea) (1949)

Biografia

Baigorrin jaioa, ama Iruritakoa zuen (Nafarroa); ez zuen aitarik ezagutu. 9 urtera bitarte lehengusuekin bizi izan zen Jean, seme bakarra; amak hotel batean egiten zuen lana. Gero, ama ezkondu egin zen (gizona Hazparnekoa zen eta bi alaba zituen) eta Baionara joan ziren bizitzera. 14 urte arte ibili zen eskolan eta ondoren fruta biltegi batean egin zuen lana. Futbolean, pilotan eta bizikletan ere ibili zen. 21 urterekin (1970) Ameriketara joan zen; bi osaba zituen Bakersfielden. Egun gutxi egin zituen artzain eta San Franciscora joan zen baratze-lanetara. San Rafaelen baratze-negozioa erosi zuen gero. Lau urteren buruan Euskal Herrira bueltatzea erabaki zuen: Baionan soldatzaile-ikasketak egin zituen, eta bazuen lanerako aukera, baina Amerika nahiago zuela konturatu zen eta 20 hilabeteren ondoren San Franciscora bueltatu zen. San Brunon baratze-negozioa erosi zuen eta hori izan du bizibidea. Bakersfieldeko emakume batekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituzten. San Franciscoko euskal etxearen sortzaileetako bat da eta mus txapelketetan parte hartzen du. 

Zintak

KodeaDataProiektua
BAI-016 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Bederatzi urterekin Baionara Bideoaren ikonoa
2 Gerezi garaian eskolara berandu Bideoaren ikonoa
3 Amatxik ogia eta gazta egiten zuen Bideoaren ikonoa
4 Euskaraz hitz egiteagatik eskolan zigortuak Bideoaren ikonoa
5 Frantsesarekin edonora iritsi omen zitekeen Bideoaren ikonoa
6 Iruritan euskaraz besterik ez zen egiten Bideoaren ikonoa
7 Baionako eskolan lagunak azkar egin zituen Bideoaren ikonoa
8 Hamalau urterekin hasi zen lanean Bideoaren ikonoa
9 Futbolaria eta txirrindularia Bideoaren ikonoa
10 Ameriketara joan zen dirua egiteko Bideoaren ikonoa
11 San Frantziskora lanera joateko arrazoia Bideoaren ikonoa
12 San Frantziskoko "Del Alpes" euskal ostatua I Bideoaren ikonoa
13 San Frantziskoko hegoaldeko eta iparraldeko euskaldunak Bideoaren ikonoa
14 San Frantziskoko "Del Alpes" euskal ostatua II Bideoaren ikonoa
15 San Rafaelen baratze negozio bat erosi zuen Bideoaren ikonoa
16 Baionara bueltatu baina Amerikaren falta izan Bideoaren ikonoa
17 Euskal Herrian faltan botatzen zuen Ameriketako bizimodua Bideoaren ikonoa
18 Berriz ere baratzeak erosi behar Bideoaren ikonoa
19 Amerikar batekin ezkondua Bideoaren ikonoa
20 San Frantziskoko euskal etxearen sorrera Bideoaren ikonoa
21 San Frantziskoko euskal etxearen jatetxea Bideoaren ikonoa
22 Vasco Klubetik Euskal Etxe berrira Bideoaren ikonoa
23 San Frantziskoko euskal etxeko ekimenak Bideoaren ikonoa
24 San Frantziskoko klika Bideoaren ikonoa
25 Gardnervilleko urteroko mus-txapelketa Bideoaren ikonoa
26 Euskara galtzen ari da San Frantziskon Bideoaren ikonoa
27 Udalekuak San Frantziskon Bideoaren ikonoa
28 Ameriketara lanera joateko beharra ez da gehiago existitzen Bideoaren ikonoa
29 San Frantziskon geroz eta euskaldun gutxiago Bideoaren ikonoa
30 Emazteak Ameriketara ohitu beharra Bideoaren ikonoa
31 Emakumeek ingelesa azkarrago ikasten zuten Bideoaren ikonoa
32 Emakumeen lanak Ameriketan Bideoaren ikonoa
33 1977an 1000 dolarreko soldata Bideoaren ikonoa
34 Amerikanoa nolakoa den; armen afera Bideoaren ikonoa
35 Ameriketako krimen-maila oso altua da Bideoaren ikonoa
36 Euskaldunak beti ondo ikusiak Ameriketan Bideoaren ikonoa
37 Euskal Herrira bisitak Bideoaren ikonoa
38 San Frantziskoko euskal zentroko kudeaketa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia