AZP-065
- Udalerria: Azpeitia (Gipuzkoa)
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Otegi, Aitziber
- Data: 2010(e)ko Marren 04a
- Iraupena: 60 min
- Euskarria: Bideo digitala
- Kodifikatzailea: Oruesagasti, Ainitze
Hizlaria(k)
Josefa Mendia Landa
Azpeitia (Gipuzkoa) (1926)
Beizamako Erreiru baserrian jaio zen 1926an. Ama Suspain baserrikoa eta aita Erreirukoa zituen. Eskolan, Nuarben ibili zen 12 urtera arte. Aita "xexteroa" zen, eta etxeko guztiek ikasi zuten langintza hori, baita Josefak ere. Kanporako zestoak egiten zituzten. Garai batean, etxe guztietan zeuden "xexteroak" Nuarben. Azpeitiko Olatzen ezkondu eta bost seme-alaba izan zituen. Elkarrizketa garaian, Nuarbeko Zubitxon bizi zen.
Pasarteak
1. Etxean otarra egiten I
- Erref: AZP-065/002
- Iraupena: 0:03:38. Hasi: 00:01:22. Bukatu: 00:05:00
- Multimedia: bideoa
Laburpena: Baserrian bizi ziren eta otarra egiten aritzen ziren bertan, aita otarregilea baitzen. Baserrian toki bat zuten otarrak egiteko propio prestatuta, labe eta guzti zuena. Egurra edukitzeko putzua ere bazuten. Josefak azaltzen du otarrak nola egiten zituzten; putzutik ateratako egurra labean sartu eta berotu, eta gero, eskuekin zumitza ateratzen zuten. Mandazainak egurra Beizama inguruko mendietatik ekartzen zien. Zumitza ateratzeko egur aproposena gaztaina izaten dela dio.
2. Etxean otarra egiten II
- Erref: AZP-065/003
- Iraupena: 0:03:27. Hasi: 00:05:00. Bukatu: 00:08:27
- Multimedia: bideoa
Laburpena: Beizamako herriak baso sail handiak zituen, eta enkantean erosten zuten egurra. Egurra etxera eramandakoan putzu batean gordetzen zuten; putzuan sartu aurretik, ordea, otarrak zer neurritakoak egin nahi ziren horren arabera mozten zuten egurra. Behin egurra sutatik ateratakoan, zumitzak ateratzen ziren aizkorarekin; eserita egiten zuten.
3. Etxean otarra egiten III
- Erref: AZP-065/005
- Iraupena: 0:01:24. Hasi: 00:08:58. Bukatu: 00:10:22
- Multimedia: bideoa
Laburpena: Behin zumitzak ateratakoan, otarrarentzako nahi zen ipurdiaren araberako moldea jartzen zen, eta gero, moldea hankartean hartuta, zumitzak, gurutzatuta, haren bueltan igotzen ziren.
4. Etxean otarra egiten IV
- Erref: AZP-065/007
- Iraupena: 0:01:37. Hasi: 00:10:25. Bukatu: 00:12:02
- Multimedia: bideoa
Laburpena: Otarrak nola errematatzen diren eta "kaela" zer den azaltzen du. Otarraren neurriak batetik hasi eta zortzira artekoak izan daitezke; zortzikoa da otarra handiena. Bidezainek, "egurzaleek", arrantzaleek... erabiltzen zituzten otarrak. Otarrak egiteko eskaeran etxean jasotzen zituzten.
5. Etxean otarra egiten V
- Erref: AZP-065/009
- Iraupena: 0:02:36. Hasi: 00:12:28. Bukatu: 00:15:04
- Multimedia: bideoa
Laburpena: Otarra handi





