Azpeitia (Gipuzkoa)

Santo Tomas egunean, plaza mutu

Santo Tomas egunean, plaza mutu <p>Mutil koskorra zela, Santo Tomas egunean Azpeitiko plazan izaten ziren bertso-saioak gogoratzen ditu. Bi-hiru bertso buruan hartu ohi zituen; gero, etxean kantatzeko. Saio horietan, <em>Basarri</em> eta <em>Uztapide</em> jakinekoak izaten ziren, eta hirugarrena, berriz, <em>Txapel</em>, <em>Zepai</em> edota <em>Loidisaletxe</em> izan ohi zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-082-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutil koskorra zela, Santo Tomas egunean Azpeitiko plazan izaten ziren bertso-saioak gogoratzen ditu. Bi-hiru bertso buruan hartu ohi zituen; gero, etxean kantatzeko. Saio horietan, Basarri eta Uztapide jakinekoak izaten ziren, eta hirugarrena, berriz, Txapel, Zepai edota Loidisaletxe izan ohi zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Santo Tomas eguneko lehen esan detan udaletxeko argazki hori... hori zeukat nik itsatsita...
- Santo Tomas egunean, Azpeitin...
- Azpeitiko plazan hamabiyak puntuan. Eta Azpeitiko plazan, altura hartatik plazia mutu geratzen huan hayek hasten zienin e! Entzun iten huan ondo e! Oin aiñe kotxe trafiko ez huen eoten ta... Eta ni mutil koxkorra jun ta entzun ez, jan iten genizkin bertsuak. Eta pare bat hiru bat buruan ekarri're bai gero etxian kontatzeko ta...
- Zeintzuk dauzkazu goguan e...
- Baxerri, Uztapide... jakiñekuak.
- Bai.
- Ta geo, izeten hittuan beste hirukote hortatik batzuten bat... batek faillatzen bestiak... Txapel, Zepai eta Loidisaletxe, urte morduan. Neretzako haiyek hituan gaiñea ez zekiat /etzekiat/ nola iteun lana koko honek... Haiyek... aurpegitan'e billatzen nitxoan nik haiyei beste jende arrunta ez zun /etzun/ irudi berezi bat, hola... bersotako berezi indako personak bezela. Neretzako haiek hituan jainkok.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia