Azpeitia (Gipuzkoa)

San Pedroko tiroketa

San Pedroko tiroketa <p>Mezatik bueltan, Maritxuren anaia eta beste bi auzoko San Pedrora zihoazela soldaduek tiro egin zien. Maritxuren anaia arto-soroan ezkutatu zen, beste lagun bat zauritu egin zuten eta hirugarrena, berriz, hil egin zen. Isuna jaso zuten nazionalistak izateagatik. Behin tropak Azpeitira sartu zirenean, soldadu batzuek egunak pasatu zituzten Maritxuren etxean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-081-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mezatik bueltan, Maritxuren anaia eta beste bi auzoko San Pedrora zihoazela soldaduek tiro egin zien. Maritxuren anaia arto-soroan ezkutatu zen, beste lagun bat zauritu egin zuten eta hirugarrena, berriz, hil egin zen. Isuna jaso zuten nazionalistak izateagatik. Behin tropak Azpeitira sartu zirenean, soldadu batzuek egunak pasatu zituzten Maritxuren etxean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra aurreko atzen hauteskundik.
- Bai.
- Eta gero buka zazu, ba, ama, istoriye.
- Eta, gero, gero gerra ondorenin ikusitzea erten gendun. Ya bazetozen tropak sartzea eta jun giñen San Pedroaiño. Ba al dakizu nun daon?
- Bai , Martzieleneko zea daon hortan.
- Hareaxe giñuzen, ta [ekiten dizku tiroka]; tiro bakar batzuk izen zien, e? Zuen tio hil zana, Joxe.
- Bai, bai, bai.
- Bai. Eta gure anaie, batea zijuzen kaletik etxea, zijuzten. Kalien mezetan izenda etxea. Eta etzanda zeudela tiro hoietan, nunbait, gure anaie, artue zeuen soruen, ta artasoroa sartu zan, nunbait. Eta Joxe hil zan, Nikolas eritu zan, ta beste bizitzekue, bost, hirurek zien, bai. Eta hoiekin akordatzen naiz, ene... Ondo, oso ondo, atzo pasaute bezelaxe. Eta gero ondorenien, sartu zien zeak eta nunbait botue, multak bota zizkun nazionalistak giñenai, eta, holakotxe gauzek. Gero gerra ondorenien akordatzen naiz nola eon zien soldauek´e gure etxin, egunek pasa zituben hantxe. Tropak ya sartu zienien honea, Azpeitiyen sartu zienien.
- Eta zertan egon zien?
- Ez, hantxen, bijilaziyuen, bigilatzen bezela, bai.
- Baiño zeuek bijilatzen eo herriye bijilatzen eo...?
- Herriye bijilatzen, bai, guri ez ziguben /etziguben/ ezer´e... Oso jatorrak tokau zin gaiñea, behiñ´e ez zigun /etzigun/ ezer esan ta, oso ondo porta zin gurekin.
- Ta nunguk zien?
- Ezta ideaik´e.
- Erdaldunek o euskaldunek o?
- Erdeldunek, erdeldunek zien, bai.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia