"Pelaio"-ekin soldadu
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Hizlaria(k):
Etxaniz Uranga , Joxe
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-075-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra denboran, 2.000 soldadu galiziar egon ziren Azpeitian. Soldaduek San Agustingo elizan egiten zuten lo. Logelak libre zituzten etxeetan ere lo egin ohi zuten soldaduek; Joxeren etxean bi soldaduk lo egiten omen zuten. Umea zela, CEDAtan, falangistetan eta "pelaio"etan izena ematen saiatu zen, soldaduen uniformeak erakarrita. "Pelaio"ekin Zarautzera desfilatzera joan zeneko pasartea kontatzen du. Gibert zenarekin eta Saturno Eliasekin instrukzioak egitera joaten ziren Eskuztara. Joxek 10 urte zituen orduan.
- Proiektua: Azpeitiko Euskara Beka
- Elkarrizketatzailea(k): Eñaut Frantsesena
- Data:
- Iraupena: 0:04:06
- Erref: AZP-075/006
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Politika » Jarrera politikoak » Falangistak
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!