Azpeitia (Gipuzkoa)

Neska gaztea izategatik, kontuz ibili behar Donostian

Neska gaztea izategatik, kontuz ibili behar Donostian Azpeitiko dendan urtebete egin zuen lan; handik Donostiara joan zen eta 7 urte egon zen han lanean. Beldurra pasatzen zuen Donostian, neska gaztea izanda entzun behar izaten zituenengatik. Laneko nagusia oso zorrotza zen. Militarrak egoten ziren Donostian eta Mariak lan egiten zuen ostatuan egoten zirenek mehatxu egiten zieten neska gazteei.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-071-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Azpeitiko dendan urtebete egin zuen lan; handik Donostiara joan zen eta 7 urte egon zen han lanean. Beldurra pasatzen zuen Donostian, neska gaztea izanda entzun behar izaten zituenengatik. Laneko nagusia oso zorrotza zen. Militarrak egoten ziren Donostian eta Mariak lan egiten zuen ostatuan egoten zirenek mehatxu egiten zieten neska gazteei.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Azpeitin denda hortan egon ziñan eta Donostia jun ziñan?
- Bai, handikan Donostin billau ziaben geuk zea neukan, auzoko neska bat zeuan zean Pentsion Lasan: [...], zazpi in ezkeo, zortzi urtekin han. Eta harek eraman niñun eta zazpi urte in nitun han bertan. Baiño gogorrak iikusitta.
- Maria, ordun Odriako neska bat hain gaztea ta Donostia neskame, bildurrik ez al zizun ematen?
- Bai, geiñea, hemezortzi baiño leheno, hemezortzi urte baiño leheno ez neukan juteik. Ta ordun gaiñea han zeuan zeak, militarra zeuan dana. Ni ez oain esaten detalako, baiño neska gaztiek nintzen "joe, vaya rubia, vaya esto...". Bildurrik etxekoandriei zan holakue, Pension Lasakua, nik neukan etxekoandrie. Eta hola baten batekin gelditzen bagiñan hitz eiten'e, hola egoten zan zai e?
- Ez zizuen uzten?
- Bai, bakizu ze pentsatzen zun? Ta gu neska gaztik ignorantek, ezer ez gendun in ta.
- Ta militarrak eoten zian han?
- Uff, geo gauza hoiyek eskatzen zizkiguen habitaziyota, ta hura zan txarrena. Tableru bat esan, ta tinbria jotzen, "oye, tal sitio" esaten genun, gosaiya, eta atia jo ta igual "pasa" esaten zeuen, ta atia itxi igual eiten zizuen, eta barroa hartu eta bueno! Ze jaleo. Geo [...] jun pentsiyua, ta esaten zin, "oye, oye" esaten zun beak, "si no quieres sentar le voy a decir a tu jefa, tú no pero yo le diré". Ta dana hola, holakotxe konbersaziyuk.
- Amenazak?
- Amenazak, baiño hola e? Hor. Ez dakit nola salbau ere eiten giñan hainbeste militarrekin ta hainbeste granujakin e? Ez dakit, ez dakit nola, ez gendun bazpareko [...] ez genduken.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia