Azpeitia (Gipuzkoa)

Menda-erratzak saltzen

Menda-erratzak saltzen Menda-erratzak egiten zituzten, etxeko garbiketa egitean menda-usaina uzteko. Menda-erratzak nola egiten zituzten azaltzen du. Azokan ez zuten leku finkorik. Asteartetan izaten zen azoka, eta goizean goiz joaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-071-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Menda-erratzak egiten zituzten, etxeko garbiketa egitean menda-usaina uzteko. Menda-erratzak nola egiten zituzten azaltzen du. Azokan ez zuten leku finkorik. Asteartetan izaten zen azoka, eta goizean goiz joaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta basarrin plazan beste zerbait baldin bazeuen, erretzak ordun eiten zien, mende-erratzak. Ordun etxeako etxia pasatzeko ta menda-usaiñe lagatzen zula eta iten gendun mordue eta haiek'e plazara eramaten giñun.
- Haiek'e saldu itten zittuzuen?
- Bai, bakizu, ez zeon ba nundik ba.
- Nola itten zituzuen menda-erratzak?
- Menda-erratzak? Jolin, mendia zelaietan egoten zan ta hartaka hartu, dana bana-banaka ipiñi, lotu.
- Zerekin lotzen zittuzuen?
- Beakin.
- Beakin?
- Beakin, nola zailla zagon hura etetzen, ta harekin lotu eta zea, menda-erratz mordue. Zenbat eta gehio in ta nahio, ta ordun basarritar mendia asko juten zan zelaira. Ta holaxe bizi giñan.
- Dirue ateratzen zan?
- Bai, hoixe, besteik ez zeon ta, ahal dan bezela ordun.
- Eta azokan pueston bat bazeukezuen?
- Ez, kargaderu... lekue zegon lekun.
- Jun eta jarri itten ziñeten?
- Bai, lekue zegon lekun jarri ta...
- Ze egunetan itten zan azoka?
- Astearten.
- Asteartetan?
- Bai, egunero ez zan eitten.
- Goizean goizo jun beharko zenduen ez?
- Bai, goizen goiz edo ahal dan goizena.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia