Bere aitak, alkateak, dantza lotua libre utzi zuenekoa
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko martxoaren 05a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: AZP-068/030
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
- Hamen zea baltziue libre laga zuenin, nere aitte zegon hamen alkate, bai. Eta aurreko urtien Tolosa jun zien nere anaye ta kuadrillie San Juanetan ta hurrengo urtin pues baltziue, o zea, baltziue ba. Eta goizin jun nintzen mezeta, zazpiretako mezeta eta apaize don angel zegoen ta Don Angel horrek "gaur Urrustillen baltziue libre laga dun gizon horren barruan ez nuke hiltzeko orduben egon nahi". Nik hure aitu nunien etorri nintzan etxea eta etara ber nitun danak ipurditik: "Aitte!" "Zer den?" ta "Prohibiu zazu baltzirua", "Ze ba?" ta "Don Angelek hau ta hau esan du", "Ixilik eon hai, ixilik eon hai!", "Ezetz ba, ta ezetz ba!" ni, ta akordau dia anayek "Ze pasatzen da?" ta "Hau te hau esan dik ta baltzirun prohibiu in ber dik", ta "Hi, ze nahi den, Tolosa jutie hi ez bezelaxe?" anayek esan zin "ze nahi den, hi ez bezelaxe Tolosa jutie? Ba jungo gaitun e? Ta aurten gaiña autobuse tratauko diñau" esan zin. Ta hala ai giñela aittitte jeiki zan, ta aittitte horrek "Ze pasatzen da ba? Ze builla da hau?", "Hola ta hola aittitte, hau ta hau esan du te...", nik uste nun harek'e prohibiu ingo ziela, prohibiu ingo ziyola, ta esan ziyon "Hara, gizona baldin bahaiz laga zak, plazan dantzan itia oso ondo zeok eta". Ta ni han inoxente geldiu zan, "Hau dek markie, danak neure kontra, hau dek ona erten ditena!".
- Baiño ze txorakeriagatik?
- Bai, baiño ba al dakizu ze zea eman zin nei bildurre o bildurre o biyotz ondokua eman zin, ezin nun han sermoitik aurrea ezin nun mezaiken entzun ordia, hure zan egoneziña euki nuna. Ta klaro oain pentsatzen jartzen zea ta... Baiño ordun gauzia halaxe hartzen gendun ta...
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!