Dantza lotuan egitea bekatua zeneko anekdota
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko martxoaren 05a
- Iraupena: 0:01:31
- Erref: AZP-068/029
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
- Ta izango zenuen ordun'e heldun dantzik ezin in ta?
- Buenooo, heldun? Bueno, gure jaungoikue. Heldun akordatzen naiz San Juan txiki egunin zea izaten zan, dantza sokien neskak eta mutillek. Ta dantza soka hortan prazuelatik buelta iten zan han Azpeiti aldea guzela, taillerran [...] bueltie hartzen da ba? Palaziyo haundi bat badao. Handik bueltie iten zan danak eta aillau gora eta etorri gea Zemako sagardondeiye esaten zan, ta harea etorri te han hasi gea zea iten dantzan ba, eta baltziruko piezi jo. Ta nere ahizpek eta anayek biyek in baltzin. Eta jesus! Hure zan pekatu mortala. Ze ta gaiñea anai-arrebak baltziun, pentsa zazu, anayekin dantza in arrebak. Ta hure pekatu haundiyo zan kanpokukin itie baiño.
- A bai?
- Garai hartan bai, garai hartan bai. Haundiyogue pekatue.
- Eta ze pasa zitzaien, ze kastigu o ze?
- Ezer, etxea etortzeko bildurrez, baiño gure aittitte liberala gendun e? Aittek ez zigun holako zeaik iten, holako... askotan bai [...] esango zizkiun ingo zizkiun, ezta, ez entendiu in ta kito.
- Etxekon [...] askotan kanpoko jenden esanagatik seguru.
- Bueno, baltzirun ta? Bueno, bueno, bueno, berehala.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!