Azpeitia (Gipuzkoa)

Lehengo plantxak

Lehengo plantxak Bi eratako plantxak zeuden: baporezkoak eta ekonomikaren gaineko txapazkoak. Plantxa nola egiten zuten kontatzen du. Arropa gehiena plantxatu egiten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-068-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bi eratako plantxak zeuden: baporezkoak eta ekonomikaren gaineko txapazkoak. Plantxa nola egiten zuten kontatzen du. Arropa gehiena plantxatu egiten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun plantxa bat baporezkua eta bestea?
- Eta besti txapazku, txapan ekonomikan, ekonomika gaiñin, oin ekonomikaik nola ez daguan ba, ekonomikin gaiñin egoten zin beti, zea, plantxak.
- Eta plantxa mahaien gaiñen eukitzen zenduen?
- Bai, mahayen gaiñin, bero-bero-bero eiten zin plantxa hayek eta earki.
- Haik zapin bat o zeozer jartzen ziozun, o trapun bat?
- Bai, bai, bai, azpiyen jartzen zan plantxako mantie izaten zan ordun beti, plantxako mantie beti egoten zan, ta haren gaiñin trapu zuri bat jarri eta geo plantxan hasten ziñenin ba trapube o erropie bustitzeko trapube, trapu bat busti eta hure jarri eta gaiñetikan plantxekin.
- Eta ze itten zenduen, denbora guztin su gaiñen egoten zan plantxa?
- Erabat. Etxe guztiyetan plantxak egongo zin. Jesus! Hiru-lau plantxa.
- Erropa dana plantxatzen zan?
- Geyena.
- Barruko erropa ere bai?
- Bai.
- Galtzerdik eta're bai?
- Ez, galtzerdiyek ez, baiño barruko erropak eta bai, jo bat eman behintzet, doblaute jarri te gaiñetik bada're pasau bai eiten zan. oingo aldin lan asko, eneee.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia