Lehengo otorduak: arraina merke eta barazkiak ugari
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urriaren 29a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: AZP-067/019
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Baiña garai hartan arrayik jaten al zun jendek?
- Bai, gure itxin ama...
- Arraye... arraye garestie izengo zan ba?
- Ez, ez zihero merke. Ordun, oliyu falta zan ta arraye errez harrapatzen zan. Ordun angulie ta noiznahi gure amak’e itxea ekarri ohi zun. Itxea, itxea ekarri ohi zun zea itea...
- Bai, e? Jan ohi zan arraye etxen...
- Bai, bai, bai. Bakaillua asko. Ta gure ama arrai zalie ez zan. Aitte bai arraizalie zan. Baiña bakaillua amak jan ohi zun ta ipiñi’re bai. Ta bakailluei iten ziyon, jeneralien, osoik ekartzen zitun bi o hiru eo ekartzen zitun astiartien. Ta harek ipintzen zuen e... ba(ra)tzuri zopie iteko’re buzten aldie o hegatsak eo ipintzen zitun ba(ra)tzuri... bizitasuna ematen ziyon, ba, ta! Ta hala, bakaillau hori hurrena tomatiei ipiñiko zuen, tortilla’re bai batzutan asko gazitu... gazi asku’re bai batzuten... Ta behinik pehin, bakaillaue asko gastatzen zan. Arraye gastatzen zan. Baiña ama ez zan arraizalie, aitte bai. Aittei txitxarrue ta danetik... harek hezurreaño dana txupatzen zun... ta amak ez, ama... Geo geo're, geo gero're... zea... ama ta biyok bizi giñen hemen. Anayek eta ezkondute ta hure morroie’re bai... ta Donostitiken "mediana" ear bat ekartzen ziyon, buztenin lotu ta... arrebak eta, nere arrebak ta ekartzen ziyon ta... Ta hala behinik pehin, estimaziyo haundik ez ziyon ematen, baiña: “bueno, hau jan in ber du!”. Ta hala behinik pehin, zea... burue ta buzten aldie ta lagako zitun periodikun ta beste erdi alde hori ipiñiko zuen. Ta han usteltzen zien, geo katuentzako ber izeten zan. Zea hoyek... buzten alde hoyek. Ez zan arraizalie. Aitte bai.
- Bestela normalen jatordutan ze jaten zan?
- Ba, potajie beti. Baba gorriye asko! Ta garbantzue jayetan ta arroza’re bai! Baba zuriye’re bai, etxin iten gendun hori. Ta baba zuriye’re bai ta. Ta geo, iluntzien porru-patatak diela o azelgak patatakin diela o tipo horta... Ta gaiñin arrautzan bat ta katillukan bat esne.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!