Azpeitia (Gipuzkoa)

Aitaren ganadu onari esker, etxean goserik ez

Aitaren ganadu onari esker, etxean goserik ez <p>Gerra garaian ez zuten goserik pasa etxean, aitak ganadu ona baitzuen, eta hura saltzean dirua lortzen baitzuen. Dendan erosketak egitean, ordaintzeko hainbat modu zeudela azaltzen du. Aitaren ganaduak sariak irabazi zituen, eta ganadu haiekin zer egiten zuen kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-067-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaian ez zuten goserik pasa etxean, aitak ganadu ona baitzuen, eta hura saltzean dirua lortzen baitzuen. Dendan erosketak egitean, ordaintzeko hainbat modu zeudela azaltzen du. Aitaren ganaduak sariak irabazi zituen, eta ganadu haiekin zer egiten zuen kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Goseik pasa al zenduen?
- Ez. Gose... gose-gosik ez. Itxin eukitzen gendun e... ardiyek etxin eukitzen giñuzen. Ta akordatzen naiz batien... Nik eztakit nundik sortzen zun, baiñe gure aitte zana ganauzale ona zan. Premiyotan ta ibiltzen zana zan... Ta urtien e... behi bat eo saldu're iten zuen ta diruten saltzen zitun. Ta dirue... eztakit... hainbeste ume izeteko... ta neu ta [hau ta hare]... hamen beste auzokuei beira jarri, hor Ierta ta basarrikuk ta hoyek... gu dirue... ogiyeta juten bagiñen’e gu diruekin bialtzen giñuzen mutil koskorrak, kalea ogitea juten bagiñen. Ta auzokuek, denda juteko lakai babie ta... lakai... ta hola ematen zituen pagatzeko. Nik hori goguen daket. Gurin beti... ganau ona aukitzen zun gure aitte zanak. Oso ona, premiyotan ta ibiltzen zana. Ta oso ona aukitzen zun.
- A, bai. Premiotan ibiltzen zan?
- Bai, bai. Oso... oso ganauzale ona zan.
- Eta... nola preparatzen zittun... premiotako ganadue?
- Ba... kargu ein, raza ipiñi. Gorriyek eukitzen zitun. Raza ipiñi, kargu in... ta
- Ze ipiñi?
- Raza, raza ona...
- Raza ona?
- Raza ona ipiñi. Ta geo... ixko... hayen umiek ixkotako hor zea oin haziye ipintzen ibiltzen die... Ordun eoten zien hermandadiek hor Elosun e... baillera baten ixko batek ipiñiko zun, handik bi o hiru urtea beste bati tokako zitzekon. Ta ixkotako ta saltzen zitun. Ta hemen ibiliteko gure behiyek... salduteko... Madriden'e premiyotan izenda emen dao. Hayenetakue.... A hor Zeler eo Axkoitiko basarriko zea batena... Nik ezautu nun hango aitte zana, geo ezautu nun baiña... harek nola etortzen zan honea ta behi... zea horren umiek eta nola eamaten zitun ixkotako ta nola eamaten zitun. Hayek gogun dauzket.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia