Eskolako garaiko oroitzapenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-066-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: AZP-066/017
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
- Eskolan nun ibili ziñen?
- Eskolan? Atzerrekan hor, zeakin, Pilarrekin ta batea.
- Atzerrekan bertan?
- Bai.
- Zenek ematen zizuen eskola?
- Hoi jakingo dezu, Pelixa eo, Pilarrek esango zizun ez? Danak batea. Hori zuk etorri ber dezu, ze [...] hoi iten degu. Zuk Iriondo ezaugutuko dezu ba ondo, Joxe Mari?
- Joxe Mari Iriondo? Bai.
- Hure gure laguna da, eskolan alkarrekin ibiliye, ni baiño hiru urte gazteo baiño hamen hazi zana izan bai hura're, han larrañagan jayo ta hamen hazi; han bazuen hamengu ta ama hilde, ama ume txikiya zala hilde.
- Ze rekuerdo dauzketzu eskola garaikok?
- Ze rekuerdo? Kea ta pasatzen giñuzela, negun ta hotzakin te estufe zahar hortan ta sue in han ta ketan ta hantxe. Eskola asko ez gendun ikesi baiño behintzet.
- Etxetik anai-arreba gehiokin juten ziñan batea?
- Bai. bai, ni tarte dexentia ni baiño tartekua hil in zan, ta ni baiño lau urte pasa zaharrague beste anaye, ta harek laga ziyonen nik bakarrik. Ta gero arreba hasi zen berriz, hura hiru urte gaztio degu ta hola.Ta etxe bakoitxetik hiru-lau te hamen ordun umie pilli zegon garai hartan. Ta mordue atzeneako hor. Ta eskola zea hori, Altsasu basarriyian.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!