Etxean otarra egiten I
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-065-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko martxoaren 04a
- Iraupena: 0:03:38
- Erref: AZP-065/002
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Basarrin bizi ziñaten zuek ordun?
- Bai. Basarriik ez gendukan, baiño xestogiñen jarduten gendun.
- A, bai?
- Bai.
- Zein zan? Aitte zan...?
- Xestagiñe? Bai.
- A… Ta zer zeukezuen, tokin bat apropos preparauta hortako?
- A… Preparauta? Bai ba. Lekube, ta labie ta danak. Egurre eukitzeko potzu haundi bat eta...
- Nola izaten zan xestoa ittea?
- Xestoa itea?
- Esplikau pixkat, bai.
- Ba xestoa itea izeten zan... labie, ogiye-ta erretzeko basarriko labie, ikusita egongo zea nun eo nun?
- Bai.
- Ba halakoxe labe bat. Eta labe hartan sube eiten zan, eta egurre bero... egurre beti egon ber izeten zun - ihertu iten zan bestela ta- egurre beti eoten ber izeten zuen uretan. Eta gero, lanean hasten giñenen, lanien hasteko, egurrek potzutik eaman eta labien sube ein, labien sartu ta berotu, eta geo eskubekin... Hara! Eroi ein da…
- Lasai, lasai.
- Geo, eskubekin etaa eiten gendun, zumitze etaa, holakoxe lodierokue.
- Egurre nundikan ateatzen zenduen?
- Egurre? Egurre basotik ekarri ber.
- Beizaman bertatik?
- Beizama ta leku askotatik.
- Senarra: [...].
- [... ixilik...].
- Beizama eta inguruko herrietatik?
- Bai, bai, bai, bai… Basuan.
- Zeuek ekartzen zenuen egurre?
- Klaro! Neguben bota behar izeten zan, eta neguben bota egurre eta geo basotiken... Oain aiñe kamiño ez zan /etzan/ ta tratoreetan ta, astuekin ta, mandazai eta...
- Esan diazu negun bota behar izaten zala.
- Bai.
- Zeatik hoi?
- Ba...
- Negun...
- Garaie... Bai, ba, egurrentzako eta materialantzako garaie halaxe zalako.
- Eta zenbat urteko egurre botatzen zenuen?
- Urtebeteko, urtebeteko, bai. Urtebetetiken... askotan igual urtebete ta beste hiru hillebete, ta bestetan, berriz, lehenao, urtie aillegau baiño lehenao, igual ekarri beher izeten zan, baiño...
- Eta nola botatzen zenuen egurre?
- Egurre aixkorikin.
- Aizkorakin?
- Eta gero hasi zien azken aldea motozerrak eta.
- Baiña aurrenetik aizkorakin?
- Aixkorikin.
- Ta nun ekartzen zenuen egurre?
- Esan dizut, ba, mandazaiekin.
- Mandon? Aja.
- Potzu bat genduken…
- Mandazaie zer zan, auzokon bat?
- Ke ba! Naparrotik-eta etortzen zin.
- A bai?
- Bai.
- Eta pagau eiten ziozuen hainbesteko bat?
- Hombre! Pagau ba. Harek neguba pasatzen zeben haiek lantegi hortantxe, herri guziyek iten zun ba lana, zea, otarragiñen. Ta holaxe.
- Behin, esan dezu, egurre, zer egur klase botatzen zenuen?
- Gaztaiñie.
- Gaztaiña? Zeatik gaztaiña?
- A, lantegi hortako, zumitze etaatzeko, hure zalako...
- Egokiña?
- ... preferitube, bai.
- Eta, bestela, ze egur klase gehiokin itten zan?
- Ba! Gehiokin gutxi, tartien tokatzen baldin bazan haritze o holako bastoe moduko makillen bat eo. Baiño, gaiñantzin, gaztaiñie.
- Gaztaiña?
- Bai, bai, otarrie eiteko, gaztaiñie.
Egilea(k): Makecab1






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!