Lehengo eskaleak eta haien ohiturak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-057-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko otsailaren 16a
- Iraupena: 0:01:17
- Erref: AZP-057/020
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
- Lehen esan dezu hemen eskalek izaten ziela, eskale asko izaten zan garai hartan?
- Ez, ez, Anttonitxo ta Lepazorri ta, holako batzuk.
- Ezagunek zien?
- Bai, bai, ya hor hori tarteku zeozer zebena lepazorri esaten ziyoen bat bazan, lapiko bat, jesus! Eta gure amak esan ziyon: "nahi dezu odolestiak?" ta "ez, ez, odolestiak lehen be nahiku izaten dau!", "ez daukak ordun gose haundiken!", esan ziyon ordun bestiak. Ala! "Ez daukek ordun gose haundiken". Ala.
- Eta ze ibiltzen zian etxez etxe otorduk?
- Bai, etxez etxe, generalin otordun kontu hori mojetan. Monjeta juten zin eskatzea. Ta Mainttoni hori ibiltzen zan zotz mordoxka bitu ta pillak eiten. [...] "Manttoni eman diyou".
- Zertako itten zittun?
- Nahi zunak hartzeko ta halaxe da [...] zaukan jarrita nunbait eta segi. Hoixe. Hoyetxek, besteik ez zan hola hamen asko izan.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!