Azpeitia (Gipuzkoa)

Otarre-erosleekiko tratua

Otarre-erosleekiko tratua Otarreak eginda zeudenean, Azpeitiko estaziora eramaten zizkieten erosleei eta eskura jasotzen zuten haien ordaina.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-055-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Otarreak eginda zeudenean, Azpeitiko estaziora eramaten zizkieten erosleei eta eskura jasotzen zuten haien ordaina.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ordun enkargatzen zizkizuen garaian otarrak, beraiek etortzen zian otarran billa o zuek eramaten zittuzuen?
- Hayek, hayek eskau iten zizkiñan
- Eta otarrak zenek eramaten zitun: beraiek ala zuek eurai?
- Ordun azpeitiko estaziyo.
- Azpeitiko estaziyoa. Nun eramaten zittuzun?
- Hamen zea zunan, transportisti o, ta harekin.
- Harei hainbesteko bat pagatzen ziozuen?
- Bai, bultoko beste.
- Zumarragako estaziotik gero, trenen?
- Bai, gero...
- Zuek kargatzen zenuen bagoietan?
- Ez, ez.
- Han bazeon hortan aitzen zanen bat?
- Gu hamendik ateria ta kargau eta bialdu ezkeo transportistikikin, harek iten zixkiñan danak.
- Nola pagatzen ziozuen garai hartan?
- Nola pagau? Eskura.
- Etorri itten zien patzea?
- Bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia