Azpeitia (Gipuzkoa)

Errotara joateko, astoak erakutsi bidea

Errotara joateko, astoak erakutsi bidea <p>Behin errotara joan behar izan zuenean, astoari jarraitu eta ondo iritsi zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-050-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behin errotara joan behar izan zuenean, astoari jarraitu eta ondo iritsi zen.

Transkripzioa

- Ta errota ze jun ziñan?
- Aittittek esan zian: "aizan, errota jun berra zeon". Eta karo, besteik eta hola juteko modukoik ez, anaye're artien'e gaztetxuo, ta ni pixkat beti zeago, neuk esatie ez dago ondo baiño, ta esan zien: "hara, ipiñiko diñau zakukin astue lotute eta hik astuei segiu, beak emango hau errota ta", ta "bai! Zea eramango nau!" esaten niyon, ta "baietz ba, baietz!" esaten zin aittittek. Hamen erten kamiñoa, ta kamiñue kruzau eta hartzen da Zabala eta geo Zabalan behera jun eta Errezil kamiñuen zeuen onduen errotie.
- Nola izena zun errotak?
- Estra, Estra Berri ta Estra Zahar zien. Ta Estra Berrin zeuen errota. eta esan zien zeak, esto, "ze, zuzen jun al zan?", ta "bai, bai, bai, zuk esanda bezela nik segitu diyot astuei ta ni han zean errotan azaldu naiz". Ta geo gaiñez zeuan aldapa bat, zeak, hor ez Azpeitin behera junda, eta biretxur ixtu-ixtua, ta "hantxe jun ber den kontuz e?" esan zin ta nere artien "bai bai, kontuz etorri beharra zeok hamen".

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia