Azpeitia (Gipuzkoa)

Aizpurutxoko erromeriara bizikletan

Aizpurutxoko erromeriara bizikletan <p>Aizpurutxon dantza lotuan egiten zuen. Aizpurutxon bi zati ziren; batean, dantza lotuan egitea libre zen, eta Azkoitiko partean, berriz, ez. Bizikletak alokatuta joaten ziren erromeriara. Orduko bi erreal kostatzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-049-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aizpurutxon dantza lotuan egiten zuen. Aizpurutxon bi zati ziren; batean, dantza lotuan egitea libre zen, eta Azkoitiko partean, berriz, ez. Bizikletak alokatuta joaten ziren erromeriara. Orduko bi erreal kostatzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Dantza lotue ta...
- Eneee... bai... eiten gendun, bai, guk orduen dantza lotuen Aizpurutxon ta... Aizpurutxon [...] esangoizut, hau Aizpurutxo hamen dantzan itie libre ta hamen, hau Axkoitiko partie, ta hamen ez zaon, hamen pekatu e... mugarriye.
- Xelebreyek...
- Xelebreyek eneee... Ta hor ibiltzen giñen... Bizikleta... bizikleta zaharren batzuk alkirretiken o hartu o inde ta, Azpurutxoa jungo giñen ta...
- Alkirreko bizikletak eoten zian?
- Bai, eoten zien orduen alkilerrien.
- Nun eoten zian?
- Bat hamentxe Uitti Azpeitiyen, eta Azkoitiyen, berriz, Gabino esateziyen: bi alkilerreko egon zien ta. Bizikleta mordoskie aukitzen zeban hayek hola alkilen, ta handitxi sostenitzen zien hayek'e... beti... ez zan... orduko bi erriel o kostatzen zan ordun zea... bizikletan ibiltzie.
- Orduko bi erreal?
- Bai... hayek falta, ordie!
- Eta zenbat denborako alkilatzen zenuen?
- Ze... [...] ordu paren bat, hiru bet o ze pasako giñuzen... zeara junde... erromeire junde ta.
- Gero bueltako garayen, atzea bertan...
- Atzea bertan laga ta pagau... zea... bi erriel hoyek eta...
- Osea ke gauez'e zabalik eoten zan?
- Eeez, ordun gabien... etzan zabalik eoten. Orduen hamarretan danak ixten zin.
- A, bueno, baiño erromeritik zuek goizo...
- A, gu etortzen giñenien? Bai, gu... guri alperrik esatie izeten zan... zortziretako ekarrizu o beatziteko ekarrizu o... Gustoa ibiltzen bagiñen beanduo igual ta... Hola ibiltzen giñen.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia