Azpeitia (Gipuzkoa)

Baserriko errenta eta nagusia

Baserriko errenta eta nagusia Baserriko errenta dirutan ordaintzen zuten. Baserriko nagusia Azkoitikoa zen. Nagusi ona eduki zutela dio. Gariaren prezioa nagusiak jartzen zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-049-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserriko errenta dirutan ordaintzen zuten. Baserriko nagusia Azkoitikoa zen. Nagusi ona eduki zutela dio. Gariaren prezioa nagusiak jartzen zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxeko... etxea zer zeukezun errentan?
- Bai, gu errentan.
- Bai, eta errenta pagatzeko're beharko zenuen...
- Bai... errentie pagatzen gendun ta...
- Baiño esan nahi det garie o eskatzen zizuen... errentan...
- Ez, ez ,ez, ez... diruten pagatzen gendun guk.
- A, bai?
- Eta... puf... hola ibiltzen giñen... geuk e...a hola pixket... asko ez zeben kentzen, baiñe... nausiyek asko ez ziun kentzen, baiñe errentie harexekin pagatzen gendun, eta gero, beste diru pixket'e emate giñon ta... errez ibiltzen giñen harekin.
- Hemengo nausie nungoa zan?
- Axkoitikue o... Irizar eo... esaten ziyoen.
- Aaaa...
- Ta... nausiye ona auki gendun, eta ez ziun guri ezerre... ez giñuzen molestatzen gu harek...
- Beak eskatutakoa ondo eman ezkeo beak [...].
- Ez harek... geo ze iten zun... gariyek ze iten zun, estaduek gariye jiyotzen baldin bazun, hemen'e jiyo iten ziun. Ta hola. Ez giñen gu geuk... ez gendun guk geuk nahi gendun preziyuen ta ez, ez... harek ipintzen zun.
- Beak jartzen zun?
- Bai, ta hantxe errendiu ber. Gariyekin te ez giñen gaizki ibiltzen ez, ogiye ibiltzen gendun guk... ez gendun sekula ogiyen faltaik izen, baiñe... jo... kalien ta giro zan ba ordun...

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia