Azpeitia (Gipuzkoa)

Eskolako ohiturak norbait hiltzen zenean

Eskolako ohiturak norbait hiltzen zenean <p>La Milagrosa kolegioan ikasi zuen Azpeitian. Oinatzen ere bazegoen eskola. Norbait hiltzen zenean, Oinatzeko eskolako umeak hildakoaren baserrira joaten ziren arrosarioa errezatzera. Santa Ageda egunean, baserrian norbait hil bazen urte hartan, abestu beharrean errezatu egiten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-043-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

La Milagrosa kolegioan ikasi zuen Azpeitian. Oinatzen ere bazegoen eskola. Norbait hiltzen zenean, Oinatzeko eskolako umeak hildakoaren baserrira joaten ziren arrosarioa errezatzera. Santa Ageda egunean, baserrian norbait hil bazen urte hartan, abestu beharrean errezatu egiten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta eskolan nun ibili ziñen?
- Milagrosan, "colegio de la milagrosa", mojakin.
- Azpeitin?
- Azpeitiyen.
- Oiñatzen bertan ez dao... eskolaik ez zan?
- Bai, ordun ez, baiño gerora egon zan basarri baten. Ez zan eskola bapue izengo.
- Basarri baten?
- Bai. Ta ni akordatzen naiz, gure aittitte hil zanien, maixue zan [...]. Ume danakin, baten bat hiltzen bazan, eskolako ume danak errosariyue errezatzea juten zien hildako etxea. Bai, bazan han basarri baten eskolia. Baiña ze eskola izengo zan ba?
- Oseake ume danak juten zian basarri hartaa.
- Bai, ta errosaiyua errezatzen zeben. Bai, ta Santa Ageda egunien, urte hartan hil baldin bazan, Santa Ageda egunien errezau itten zeben. Kantau ez, errezau.
- Errezau.
- Politte zan e [istoriye].
- Ta zer juten zien maixukin beakin errezatzea?
- Bai, bai, maixukin, ume danak hartute, basarri hortaa, hildekue zeuen basarri hortaa.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia