Azpeitia (Gipuzkoa)

Danborradaren sorrera eta bilakaera Azpeitian

Danborradaren sorrera eta bilakaera Azpeitian <p>Danborradak nola hasi eta bilakatu ziren kontatzen du. Hasiera batean, I&ntilde;akiren garaian, norberak josten zituen bere jantziak danborradarako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-033-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Danborradak nola hasi eta bilakatu ziren kontatzen du. Hasiera batean, Iñakiren garaian, norberak josten zituen bere jantziak danborradarako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Leno tanborradi nola izeten zan?
- (Hiztuna 1) Hauek zien “los fundadores”.
- A, bai?
- Ba, izen zan donostiar bi apaiz tokau zien Azpeitiyen. Ta ordun, “accion catolica” ta bezela Oargi zan. Ta nunbait hango gaztiekin te hasi te... Handik hara hasitekue zan tanborradie, baiño geo sozidadiei eska ziyoen, sozidadiek danak itsuli zin. Hamen urte pare bat hiru bat kenduz geo beti in da tanborrada ona. Ta oin, berriz, ze esanik ez daukezu. Baiño garai hartan, guk danborrak eta danak geuk in giñuzen e!
- Bai, e? Trajiek eta're bai?
- Trajeik ez gendun. Merkena, alkonda zuriye gutxi o geyo... geyenak zaukeben, ba, etxin. Ta aurreko mantala in ber zan. Aurreko mantala iteko jostundei batea jun. Ta han neskak ibiltzen zien josten ikixten ta: “Faore bat eskauko giñuzeko, ba, ta...". “ze?” ta “Tanborradako...” “Geuk ingo dizugu!”. Neurriye gutxi gorabehera hartu, ta danantzako iuala. Aurreko mantala hayek in zizkuen.
- Kozinero jantzita?
- Bai.
- (Hiztuna 1) Kantinerak, perriz, Irunetik ekartzen zituen.
- Lelengo, bai... zea neskantzako!
- (Hiztuna 1) Neskantzako, bai.
- Bajiña bat aldiz jun giñen Irunea.
- (Hiztuna 1) Urtiitan.
- Hango konserjiei eman propiñie ta harek ematen zizkun erropak eta... Atzea tanborradie pasatzen zanien, handiken bi-hiru eunea o astebukaeran hayek jun ta entregau ta...
- Ta zenbat talde izeten zien hasieran?
- Haseran bi-hiru... ta geo pixkena ugeltzen jun zien.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia