Apustuak egiteko zaletasuna Azpeitian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-033-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Apusturako ohitura zegoen lehen Azpeitian. Zer-nolako apustuak egiten ziren azaltzen du.
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Haizea Odria
- Data: 2009(e)ko azaroaren 26a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: AZP-033/012
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Aisia » Kirola » Herri-kirolak
Transkripzioa
- Hamen geo zan ohiturie apuxtua.
- Bai, apustuzaliek.
- Laixtekan.
- A, laixterkan?
- Bai, pixkat parrandan zabiltzenien ta muturre berotutekun... hemen goitik behera turbina bat zan, oin botata dao baiño eta... handiken bueltie o bestela galtzadatik galtzada esaten ziyoen. Axkoitire jun ta sarreran galtzadie hasten zan tokiyen han buelta hartu ta honea... Baiño asko apustuk e... gabin e! Bua! Earra zan hau garai hartan bizitzeko.
- Ta zeu... in al zenun apustun bat o? Akordatzen al zea?
- Ez. Laixtekako auki gendun guk bat preparauta, baiño...
- Bai?
- Bai...
- Entrenauta?
- Entrenatzen... gabaz hor ibiltzen giñen, “jendeik gutxina nun ibiltzea? Han” ta “hara jungo gaittuk” eta. Ba, ordun eske... beste eze ez zan da!
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!