Azpeitia (Gipuzkoa)

Umetan denak batera jolasten pilotan

Umetan denak batera jolasten pilotan Bere ahizpa zaharrena ona zen pilotan jokatzen. Komentuko paretaren kontra jokatzen zuten denek batera, neskak eta mutilak. Jolas asko egiten zuten lehen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-029-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere ahizpa zaharrena ona zen pilotan jokatzen. Komentuko paretaren kontra jokatzen zuten denek batera, neskak eta mutilak. Jolas asko egiten zuten lehen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (Hiztuna 1) Pelotan’e bai zuek?
- Bai, nere ahizpe zaharrena... danak hausten zitxiñen, pelotan.
- Pelotan?
- Bai, pelotan... hori bai.
- Pelotan ibiltzen ziñeten? Nun itten zenduen pelotan?
- Hantxe... dana leyu ta zea daon tokiyen, danak hantxe ibiltzen giñen. Hantxe ibiltzen giñen.
- Konbentuko paretetan?
- Bai, bai. Geo ta geo’e bai. Ondi’e ez dakit, ibiliko die.
- Neska ta mutil?
- Danak.
- Danak.
- Pelotan...
- Ordun, neskak pelotan itten al zuen? Ateatzen al zien pilotarik hola neskak? Lagun arten bai, baiño bestela?
- A, bestela ez baiño lagun artien han... al zuenak al zuena. Geyena zana bien.
- Ta beste jolasen bat? Akordatzen zea? Tabakin o? Jolasten al zenuen, zuek ez dakit...
- Bai.
- Bai?
- Jolas asko iten gendun. Jolas asko iten gendun.
- (Hiztuna 2) Oinguek baiño geyo jolas ordun.
- Bai, hori bai. Ene...

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia