Azpeitia (Gipuzkoa)

Lehengo bertso-saioak nola prestatzen eta nolakoak izaten ziren

Lehengo bertso-saioak nola prestatzen eta nolakoak izaten ziren <p>Lehen ez zegoen telefonorik, baina hala ere, nola edo hala abisuak iristen zitzaizkion bertsotara joateko. Lehen balkoitik balkoira kantatzeko ohitura bazegoen. Lehen bertso-saioak zinetan izaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen ez zegoen telefonorik, baina hala ere, nola edo hala abisuak iristen zitzaizkion bertsotara joateko. Lehen balkoitik balkoira kantatzeko ohitura bazegoen. Lehen bertso-saioak zinetan izaten ziren.

Transkripzioa

- Ta normalen nundik deitzen zizuen? Esan nahi det, udaletxetik o ezaunek o...
- Hori da gogorra! Ez telefonoiken ta ez maria santisimaiken. Ta nik abixue hartzen nun ordun nola-hala. Nik ez dakit nola baiño hartzen nun nik abixue!
- Tabernan baten o nunbaiten uzten zizuen?
- Oain baiño gehio. Ez, ez, honea berta abixue. Nola-hala alleatzen zin. Elgoibarko San Lorentzotik-ta´re propiyo handik erten ta hona, zea, kamiñoik ez zeon artin´e.
- Abixue ematea zuretzako.
- Bai. Bai, bai.
- Eta gero aittau dezu bertson bat o kantau zuna balkoitik balkoira kantau zula o. Lehen aittau dezu.
- Ze, Azpillaga? Azpillagak eta zeak, Uztapidek.
- Ordun balkoitik balkoira kantatzeko ohittura bazan?
- Bazan, bai. Ta ondiken´e Axkoitin-ta segitzen diyo ohitura horrek!
- Bai, ta Getarin ta... itten da.
- Bai, bai. Axkoitiyen neu´re izenda nao behin baiño gehiotan, ta, uste det oindiken´e segitzen diyoela. Bai, urtin e... udaberriyen izeten da hori zea baten, jai eguarte baten. Ez dakit zenbat aldiz izen naizen, baiño izenda nao behin baiño gehiotan neu´re.
- Eta, normalen, bertso saiok ze izaten zien, plazan, antzokin, o... Nun izaten zien?
- Hor bolara bat izen zan, dexente, oain dala urte asko, zinetan-ta, jai eguardiyen bertso saiuk jartzen zituen bolara bat´e izen zan. Nik Xalbador ta Mattin zanakin ta hor behe alde hortan, Errenteri aldea ta hor zerien ta, hola, jai eguardiyen, bolara bat izen zan. Oain ez det aitzen hori!
- Eta entradaik kobratzen zan? O libre izaten zan?
- Berez kobra ingo zeben, kobrauko zeben.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia