Azpeitia (Gipuzkoa)

Garia entregatzeko pasatako komeriak

Garia entregatzeko pasatako komeriak Baserrian bizi arren, gosea pasa zuten; izan ere, gari mordoa entregatu behar izaten zuten. Gariaren uzta urte batean ez zen ona izan, eta entregatu egin behar izaten zutenez, estutasunak pasa zituzten etxeko denei jaten emateko. Garia entregatu ahal izateko, batzuetan erosi ere egin behar izaten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-027-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserrian bizi arren, gosea pasa zuten; izan ere, gari mordoa entregatu behar izaten zuten. Gariaren uzta urte batean ez zen ona izan, eta entregatu egin behar izaten zutenez, estutasunak pasa zituzten etxeko denei jaten emateko. Garia entregatu ahal izateko, batzuetan erosi ere egin behar izaten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Goseik pasa zenduen?
- Joder! Asko ez, bakarra.
- Ta bea nahikoa.
- Bai.
- Bueno, baserritarrak hala’re pixka bat defendittuko ziñeten...
- Bai, baiño gariye entregau ein ber izeten zan mordua kalea... Goiko Errotie o zan... oin botata han itxiek inda daude baiño..
- Nun zan... Goiko Errota?
- Kartzel... Oin anbulatoyue badao ba?
- Azpeitiko anbulatorioa?
- Bai.
- Bai.
- Hortikentxe, hortxe gertu zen Goiko Errotie... Hoi baiño pixket hautzo izengo zan eo, eztakit ze... bai, bai, hautzo izengo zan zeoze, hortxe inguru hortan.
- Eta hautza juten izaten hemendik?
- Eamanazi eiten ziguen garaye. Entregau ein ber izeten zan gariye. Mordua... hamabost [...] gari o... ta hau’re basarriye hain haundiye ezta... Gari urte ona zanien ondo arreglatzen giñen, bastante baiño... Urte bat tokau zen aiñua o... Zuk eztakit aitu dezun behin’e? Aiñua esaten zan... hori izeten da gariyei burue beztu, beztu eiten zako. Ta...
- Zer da gariek aukitzen dun gaixo bat? Gaixoa o...
- Gaixua, bai, bai. Ali izeten du ikearri exkaxa eta gutxi gaiñea. Zea lastazue hartu eta ipurdiyen karga geyo, buruen baiño. Ta, ikearri gari gutxi izen zan behintzet eta, entregatzeko’re baiño gutxiyo... ta pentsau zauzu, hamahiru lagun inguruko familiye itxin ta... Nik hamahiru lagun ezautu nitun itxien, e!
- Hamahiru?
- Bai, urte hartan artien eongo giñen, baiño hamahiru ezautu nittun, bai! Ta, gure aitte zanak nola esaten zun goguen daket: “Hauek, txerri hauek hauek... ez daukeunai’re kendu ite zoabe... Nunbaitetik gariya erosi itea? Dirua eongo zan ba [...] etxin? Ta, nola hala eaman behintzet ta... Gero etxien ze jan ber zan?
- Bai, hamalau lagun betetzeko...
- Hamahiru... hamahiru, hamahiru lagun ezautu nittun nik. Eztakit... oin esaten detan urte hortan... urte hori leno iual izengo zan... Esan nahi nuke osabak ta etorri baiño leno izengo zan hori, eztakit hori.
- Asike kanpotik erosten zenuen garie eta gero entregau?
- Bai, entregau.
- Ze izaten zan estraperloan erositako garie?
- Estraperluen?... Ez.
- Bestela?
- Bai.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia