Azpeitia (Gipuzkoa)

Gerra eta orduko beldurra senitartekoen zoriarengatik

Gerra eta orduko beldurra senitartekoen zoriarengatik Gerra atera zen eguna gogoratzen du. Espainiako bandera ez jartzeagatik, aitak erreketeekin zer elkarrizketa izan zuen kontatzen du. Etxean ez zuten soldadurik izan, eta inguruan bonbarik ez zen egon. Hainbat senitartekok gerran ibili behar izan zuten soldadu. Etxean Elgeta inguruko bonbak entzuten zituzten, eta senitartekoak gaizki egongo ote ziren beldur egoten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-027-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra atera zen eguna gogoratzen du. Espainiako bandera ez jartzeagatik, aitak erreketeekin zer elkarrizketa izan zuen kontatzen du. Etxean ez zuten soldadurik izan, eta inguruan bonbarik ez zen egon. Hainbat senitartekok gerran ibili behar izan zuten soldadu. Etxean Elgeta inguruko bonbak entzuten zituzten, eta senitartekoak gaizki egongo ote ziren beldur egoten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nola goatzen zu e... gerra atea zan garaye? Gerra atea zan eunen zu hemen zeuden?
- Bai, bai.
- Eta... honea tropaik eta alleau zan?
- E... honea reketiek eta alleau zien honea, ta bandera española zean hemen balkoi... Bueno, etxe hau ez zan hola ordun... Etxe hau oin dala hamalu urte o berritute dao, antzemango ziñon etxe hau eztala lengo etxetakue... Ta leyun eukitzeko bandera española, ta... gero behintzet, reketiek eta etorrite ya gure aitte zanak gordeta zauken hure, gordeta o ixkutaute... ta reketiek etorri te ia zeatiken ez zun hure leyun, ia zeatiken ez zun... ta joe, bildurre ematen ziyola... alegiye, bazien orduen'e, ba, CNT-kuek o esaten ziyobenak eo, bestealdekuk hola...
- Nola esan diozu?
- CNT.
- CNT?
- CNT, bai... esaten ziyobenak'e bazien... Ta hayek etorri te bandera española hamen harrapatzen baldin baziguen danok garbiuko giñuzela ta....
- Bai, aitzakien bat jarri ein ber.
- Bildur hori ez zun aukiko, baiño hori esan behintzet eta. Holaxe... ibili giñen.
- Euki zittuzuen etxen sartuta, reketek o?
- Ez... ez, ez.
- O soldaduik o hemen?
- Ez, hamen inguruen ta ibili bai, baiño ez.
- Bonbaik eta halakoik?
- Ez.
- Hemen ingurun ez zan izan?
- Ez. Hamen ingurun ez. Baiño nik bi osaba nittun Bizkaira junda. Ni akordatzen naiz hayek nola jun zin. Bi osaba...hamen, nere bi osaba hamendik eta beste bi anai Garatxabalkuak. Gero erakutsiko dizut. Gure amona Garatxabalkua zan, ta hanguak bi, lau lehengosu, ta beste bi o hiru o eztakit ze zien Bentaberritik, beste bat Lastaolatik, ta hure hil in zen gaiñea, bat hil in zen. Bestiek bizik ertetzeko suertie izen zen, kartzelak eta trabajadoriyek eta kristuek eta pasa zittuen, baiño bizik etorri zien bestiek. Ta gu nere aitte zanakin mutil koxkorra mendire jun da ardiyek... bille o izetea, ba, ardiyei beitzea o... ta, behintzet, aitzen zien ba, kriston danbatekuk, kaiñozazuek eta... hor e... Arrate alde hortan ta, Elgeta inguru hortan ta... hor kriston frentie eon zala ustet. Gogorra izen ber zun hor. Ta aitte zanak nola esaten zien goguen daket nik: “gure tio Joxe ta tio Luix te biziko ote dituk? Hortxe ibiliko dituk ba hayek! Ta biziko ote dituk?”. Ta, jo, bildurrez amorratzen, izeten da ba. Ba, hiru urte pasa ta etorri zen bat, e! Gerrie bukau ta gero trabajadoratan eon... ta hiru urte pasata etorri zen bat. Bestie pixket lenuo etorri zen.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia