Azpeitia (Gipuzkoa)

Txikitako aisialdia

Txikitako aisialdia Koruan ibili zen. Maristetatik ateratzen zenean, solfeoa ikasten zuen. Eta gerora Tipleetan (koruan) sartu zen. Kilkerrak harrapatzen ere ibiltzen ziren. Asko jolasten zuten paketerokara. Nola jolasten zuten azaltzen du. Gaur egun gazteek ez dutela jolasten aipatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-025-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Koruan ibili zen. Maristetatik ateratzen zenean, solfeoa ikasten zuen. Eta gerora Tipleetan (koruan) sartu zen. Kilkerrak harrapatzen ere ibiltzen ziren. Asko jolasten zuten paketerokara. Nola jolasten zuten azaltzen du. Gaur egun gazteek ez dutela jolasten aipatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta eskolatik ertenda ta ze ite zenuen? Lagun artien juntatzen ziñeten o...
- Bai.
- Jolastea ta jute ziñeten?
- Bai. Bai, geo jai, baiño gu asko zeatze giñen... tipletan ibilli nitzen ni. Tiplie, zea koruen. Eta maristetatik erten, ta gosaldu o meriendau te... Zineako sarrerie badao ba?
- Bai.
- Hantxe zea lokal bat zan, eta han gaukenun solfeue, organistie... Don Julian Barrenetxeakin. Eta han solfeue ikixi, ta gero, tiple. Ta tipletzako nik “segundon” kantatzen nuen, “segunda voz” ta “contralto”. “Segunda voz”. Ba, geure bizimodue hoixe zan. Bitartien jolastu pixket. Zearaño eskapada bat ein... kilker denboran ta... zea kanposantun gañin bada zelai bet holaxe zea ta... kilker krixton pillie izete zan. Kilkerreta!
- Kilkerrak harrapatzen ibiltzen ziñeten?
- Kilkerrak harrapatzen! Bai, kilkerrak harrapatzen.
- Ta ze jolas iten ziñutzen? Akordatze zea hola... jolasen batzuk?
- Jolasa hamen asko izeten zan paketeroka.
- Eta nola zan hori ba?
- Paketeroka? Ba, hainbeste kontatzen zendun e... eta iuel hamar bagiñen, “rast” eskapatzen zan, eta ibiltzen gendun Enparan kalea, ez. Erdikalie eta Elizkalie. Ixkutau eta haure nun zaon harrapatzen. Jolastu asko iten zan ordun, e! Gaur gaztiek ez du hainbeste jolasten.
- Gaur, etxien.
- Ez, ez, egiye. Bai... bai, bai, bai. Hori egiye da. Hori egiye da. Baiño leno jolas? Bueno, pentsau zazu holakotxe... hau baiño... holakotxe loriye soka bat banuen nik... Zuk pentsau zazu eskolako zarrenak e... ta neguen, soka haundi bet zan ta, ematen nun... eta soka dantzan, aizu; “kank, kank...”.
- Mutillek’e bai?
- Mutillek. “Veinte donde va el primero” ta... ze ta, zer da ta... iuel... pelotalekoko zeai tantu... faltan... burniyei ikutu te... “Tak, tak, tak, tak” soka dantzan da. Gero, jolastu asko iten zan len. Gaur baiño geyo. Gaur baiño... Gaur nik... beste zea batzuek... Zeatiken nik neure illobak eta ikusten ditut, eta gaur beste zea batzuek dauzke, beayen zea hoyekin de ta. Len jolastu askoz geyo. Eta orduen kuadrilletxuk izeten zien.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia