Gerratik bizirik txiripaz ateratakoa
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Badihardugu Euskara Elkartea
- Data: 2009(e)ko irailaren 03a
- Iraupena: 0:01:18
- Erref: AZP-024/021
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Transkripzioa
- Leheno esan dezu umetan gose asko pasatutakok zeatela. Gerra garaie ezautuko zendun.
- Jolin, iye hil nitzen ta, hori esaizu gaiñea. Iye hil in nitzen. Ondo-ondun holaxe bi lagun hil zizten nei, holaxe, holaxe. Bi. Bat tio, tio bat eta beste bat, holaxe. Hemen kanposanto bidien, hemendik zureana baiño hurrero bonbie lehertu ziten nei. Holakotxe koska bat nauken ta haretxek salbau! Artien umie nitzen, karo, treintaiseisin eo.
- Bai, zuk zazpi urte.
- Sei-zazpi urte, holakotxie nitzen ta. Juxtu-juxtu petrilla, harexek salbau! Haiek ni baiño haundiyo nola zin, holaxe harrapau zitun haiek. Bi lagunek. Hantxe hilde. Hartu nitun besun, han beste bat bazaon, haure itsutu in zeen. Eman nitun etxea ta, hantxe.
- Kalen izan zan hori?
- Bai.
- Kalen.
- Kanposantu bidin, hasi ta seitun, matadeiyen onduen.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!