Azpeitia (Gipuzkoa)

Mojetan edo maristetan ikastearen arteko aldea

Mojetan edo maristetan ikastearen arteko aldea <p>Umetan Olatzeko eskolara joan zen. Eta gerora, 16 urtera arte maristetan ibili zen. Neskak eta mutilak batera ibiltzen ziren Olatzen. Mojen eta maristen arteko aldeaz eta eskolako zigorrez hitz egiten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-022-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan Olatzeko eskolara joan zen. Eta gerora, 16 urtera arte maristetan ibili zen. Neskak eta mutilak batera ibiltzen ziren Olatzen. Mojen eta maristen arteko aldeaz eta eskolako zigorrez hitz egiten du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskola noa jun ziñen? Hemen ingurua?
- Eskolan, hementxe barriyuk zun lelengo Olazko moja batekin. Hermana Felisa, Lakuntzeko, Naparruko Lakuntzekue o zan zea emakumiekin ta... gero, ya, “Hermano Maristas” o ibili nitzen hamaxei urte arte o. Gero, gerrie erten zun, eta ya erretira giñen, baiño ordun [garai hartako izeteko] eskola.
- Olazko mojatan ibili ziñen, ordun?
- Aurrenien, bai. Ta gero, "hermano marista"-kin.
- Hor zein zien maixu? Nungo mojak zien? Hemengok?
- Bai, Olazko... zea “catequistas” eo bai...
- Baiña azpeitiarrak ala kanpotarrak zien?
- Bueno, kanpotarrak eta azpeitiarrak baten batzuk bai... Hementxe komento eder hori badao ba? [...]
- Neska eta mutil ibiltzen ziñeten... elkarrekin?
- Bai, danak alkarrekin, bai, bai... txikiyek giñen ta.
- Bueno, etxetik bertan zeukezun zuk ezta? Eskola?
- Bai, bertan zaon etxie ta.
- Ta geo, maristata jun ziñen hemendik?
- Geo, marixtatan hasi giñen. Oin bezela kotxien ta ez giñuzen ematen. Praka mo-motxakin eta hotz galantakin negun ta udaran ta... hor ibiltzen giñen. Ez zauen ordun oin bezela “umiek eskola eman ber ditxiat” eta kotxeiken ez zauen, baiño hobioik ez zauen ta beira...
- Molda in ber holaxe.
- Bai, hobioik ez zauen ta.
- Ze diferentzi mojatan ta maristatan? Oso diferente zien?
- Bai. Marixtek beti’re beak errespeta... gizonak die ta... Emakumie onien ta danien ta... alegretasunien ta badu... baiño petralien petrala jartzen da. Eta marixtetan eiten zun kastigu ipintzen zun. Lelengotik grabilla beheyen, errez esaten da e... belauniko han jarri.
- Grabillan?
- Bai, grabillatan belauniko.
- Osea eskolatik kanpoa?
- Bai, eskolatik kanpoa. Eta gero, bi esku zabalik ta harekin kargaute bi eskuek.
- Harrikin? Liburukin ta aittuta neon, baiño...
- Baiño... naparra zan hermana Felisa esaten zikon, este Lakuntzakue [...] giñon oso, baiño eakusteko asko baliyo zun. Asko baliyo zun eakusteko. Gero, ya, beatzi o zortzi urte o alleau zitanien “aitte ni hor ez naiz jungo, e?” Zeatiken, jode, horrek ematen zitun palizek eta horrek ematen zitun eskutako hoyek eta ... Marixtata jun nitzen, ta ya “era otra cosa”. Beti e... beste bat zan.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia