Azpeitia (Gipuzkoa)

Ikasteko zaletasuna eta gogoa

Ikasteko zaletasuna eta gogoa <p>Imanolek beti izan du ikasteko zaletasuna eta gogoa. 14 urterekin gau-eskolara joan zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-015-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Imanolek beti izan du ikasteko zaletasuna eta gogoa. 14 urterekin gau-eskolara joan zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Joe, nei, berriz, aittek, aittek, aittek miñe hartu zun beyak hanki zapaldu ta hola bihurritu ziyon, ta zea, hanki dana haundi-haundi inde, ta “Imanol, eskolatik alde in ber dek”. Eta nik ikasteko gogo haundiye nun, zea, estudiatzeko gogue. Ta nere ondorengo arrebak’e bai, ikasteko gogue. Ta geo’re gau-eskolatan, ta neure kasaka, beitutu nola gustauko zitzadan, Loyolako ataiyen zauden letrero danak letzia nahi nitun. Ta ikasten nun handiken ortografiye: “silbar”, “koño, b-kin eskribitzen dek hori”. Ta beste bat zeon “prohibido aparcar vehículos”. Ta lehenagotik galde in ber “vehículos zer da?”. “Vehículo” beyen ipurdiye ematen [...]...
- Behi “culo”!
- “Vehículo”, beyen ipurdiye ote zan nik pentsatzen, ta nik galdetu, galdetu, ta galdetu, ta holaxen, “joiño, hori h ipintzen zayok erdiyan...”
- Handik ikasteko.
- ... prohibido’re bai , ta geo beti tipo horretan asko sayau nintzen. Eta gero, hamalau urtea arte gau-eskolaik ez zuen uzten, zean, jesuitetan illuntzien eoten zan, ta hamalau urte...
- Hamalau urtekin gau-eskola?
- Gau-eskola.
- Noa?
- Loiolatxoa, lehen soziedadie zan harta. Lehengo soziedade zaharra zan, ta asko sayatzen nintzen. Beti ikasteko afiziyo haundiye. Geo oportunidadie eukiko banu igual ez nun eukiko, baiña asko sayautzen nintzen ikasten. Beitu, nik askotan esaten diyot nere semiei ta esan “zuek” (hayek gogoik ez estudiatzeko), ta “beittu nola ikesi nun. Hori dek fijatzia, ta aitu, ta sayau. Ez zea...”. Aber ba.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia