Gerra eta kartzelak vs gerraostea eta gosea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-013-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Azpeitiko kartzela non zegoen azaltzen du. Txikizio handirik ez zen izan orduan, baina egoera zaila izan zen. Goserik ez zuen pasa gerraostean. Baserrian beti zuten zerbait prestatzeko, baina ezkutatu egin behar izaten zuten, bestela entregatu egin behar izaten zuten eta.
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko uztailaren 29a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: AZP-013/030
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Esan dezu kartzela. Kartzela nun zan Azpeitin ba?
- Oin kartzela, ba oin betarramistetataneko aurre hortantxe. Betarramista alde hortantxe, e... Ordun kartzeli zan ba, taberni ta daon hortxe.
- Ze taberna?
- Em... Pastorkua o taberna bat?
- Bai.
- Hortxe.
- A, han zan?
- Bai. Hortxe. Hortxe, gero edifiziyue zaneko hortxe [...]. Hortxe zeon kartzelie.
- Txikizio haundik izan zien hemen?
- Ordun txikiu txikiu, hola, txikiu ez zan eiten, hola txikiziyoiken. Ez zeon ordun... Baiña ordun... parin harrapatzen zebena ordun´e... jakiñe. Harrapau iten zan ordun e... Lehen esan dana, batzuk lehenengo ihes in behar izan zeben karlistak, ta ordun aurrin harrapatzen zituenak harrapau ta eman iten zuen, ta gero hurruna bestie berriz, ta hurruna bestiek hartu ta ematen zituben ta. Ordun majiña bat etxe ezerre be gerau zien kontuk, eta etxetiken muebliek eta danak harrapatzen zitubela ta.
- Denbora asko iraun zun?
- Hiru urte gerra harek iraun zun. Bai. Nahiko luzi izen zan bai. Nahiko luzie izen zan.
- Goseik pasa zenuen?
- Basarrin goseik ez zan izeten. Ni ogi zale haundiye izen naiz ta orduntxe fallo haundiyena ogiye, baiño goseik ez baserriyen, beti ite genun zeoze, ta patatie ta babie ta etxeko... Lehen esan detana, etxeako gordetzen jarduten genun, gorde ber etxeako, gorde behar bagenun´e, lur-zulue in eta han zeak barrikak sartu ta han jan...
- Hori zertarako?
- Han sartu ber izen giñuzen babie ta! Jango bagendun gero! Gariye ta! Hoiek. Bestela etxea jun ta errekonozitzen zeben eta ematen ziun kastigue, aizu! Hamen daukezuelako. Ta geuk indekue izen! Geuk jateko ber! Ta entregau in ber izeten zenun derrior. Ta entregatzen ez bazenun, ba, oso txarra izeten ziñen.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!