Azpeitia (Gipuzkoa)

Karlista etxean ezkutatu zutenekoa

Karlista etxean ezkutatu zutenekoa <p>Tropak sartu zirenekoa gogoratzen du. Egun hartan karlista bat etorri zen beren etxera, gordetzeko eskatzen. Lasto pila artean ezkutatu zuten, eta harengatik galdezka etorri zirenek ez zuten harrapatu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-013-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tropak sartu zirenekoa gogoratzen du. Egun hartan karlista bat etorri zen beren etxera, gordetzeko eskatzen. Lasto pila artean ezkutatu zuten, eta harengatik galdezka etorri zirenek ez zuten harrapatu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu nun zenden ordun, etxen?
- Bai.
- Eta etxe ingurua etorri zien?
- Ez, gure etxe ingura ez zan etorri hola, ez. Behin akordatzen naiz ordun amenaza in zauren, ba ordun hure zer zan, karlistie izengo zan bea, karlistie izengo zan itxurie danez. Eta gu ai giñen soruen ai giñen arbiye eiten edo, udazkena zan ta, arbiye iten edo eta gizon bat nola etorri zan eta esan zion aittei: "ezkutau nazu, gorde nazu nunbaiten, sapaien gorde nazu". Ta laga ta jun zan etxea, eta lastua zegon ordun, ta lasto pillen sartu zuen eta gordeta laga zuen, eta etorri zan berriz, soruen hasi zan eta kabaillo batekin bi kabaillokin bi gizon: "hamen gizon bat ikusi al dezue?" ta "ez, nik ez diat iñor ikusi hamen. Eta orduntxe sartu zun beak. Ta zin lasto pillen ipinita han zeuen gizajue, eta ez debe ikusi, ta halaxe pasau zan. Eta gero gabien hartu seme batek, eta hartu ta eraman zuen han [...] zea, hor Matximenta hamendik pasa zun ta gero Matximentatik (Matxinbentatik) barrun ta beste batek eta holaxe orduko ibillerie.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia