Azpeitia (Gipuzkoa)

Errazionamendu garaiko debekuak, zigorrak eta trikimailuak

Errazionamendu garaiko debekuak, zigorrak eta trikimailuak Estraperloa zerekin egiten zen azaltzen du. Errotara gauez joan behar izaten zuten, garia ehotzea debekatuta baitzegoen. Errotariei nola ordaintzen zitzaien aipatzen du. Inoiz ez zieten harrapatu beraiei, baina bai beste batzuei. Baserrietan janaria ez entregatzeagatik kartzelara eramandako jendea bazegoen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-013-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Estraperloa zerekin egiten zen azaltzen du. Errotara gauez joan behar izaten zuten, garia ehotzea debekatuta baitzegoen. Errotariei nola ordaintzen zitzaien aipatzen du. Inoiz ez zieten harrapatu beraiei, baina bai beste batzuei. Baserrietan janaria ez entregatzeagatik kartzelara eramandako jendea bazegoen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta estraperloa zenena itten zan, gauza hoiena danena?
- Dana, dana. Estraperlue? Jateko gauze guztiye dana estraperlue izeten zan. Ez zan libre izeten ez gariye ehotzeik, ez gariye saltzeik eta ez babie ta... Ordun, gaiñea, baserrikuei danak kendu eiten zixkoen ta ematen zituen, herrire banatzen zituen, famili bakoitzeko horrenbesteko bat tokatzen zala ta eztakit zenek ordenatzen zitun haiek. Eta etxeako [...] be gelditzen giñen.
- Esan dezu errota izkutun jun behar izeten zenduela.
- Bai.
- Gauez?
- Gauez.
- Ba hemendik Martittea...
- Hamendik Martitea menditik buelta, ba, orduek eta orduek.
- Orduk.
- Handik buelta, mendi batetiken... han goiko mendi hartatik goitik behera... bua... ! Oso, oso.
- Eta behin errota juten ziñetenen ta ehotze zizuenen hainbesteko bat kendu eitten zun.
- Bai, hori´re bai. Beai kentzen ziyon, irin hari beai kentzen ziyon. Haiek... bere jornala han in ber zeben haiek´e, eta hari... hantxe laga ber zendun hure´re ta ez zan izeten pilla haundiye etxea ekartzeako, baiño hantxe, ahal dan bezela, ahal zan bezela.
- Sekula tokau zitzaizuen batenbat zaintzen o, guardia zibilek o?
- Harrapautekoik ez, gurin ez zan tokau iñor, baiño izeten zien, e! Harrapautakuk, guardia zibilek harrapautakuk eta.
- Estuasun earrak ibiliko zittuzuen.
- Bueno... Bai, hara juteko lasai ezin jun, aizu.
- Eta gaiñontzeko gauzak, baba ta hoiek? Nundik... nun eitten zan estraperloa hoina? Babana ta.
- Zeuk ez zenduken saltzeiken, eman ber zendun herrire, ta herrikuek jasotzen zeben zea, babak eta artue eta danak. Danak. Eta haiek beak ordenatzen zeben. Ta zuri ez dakit /eztakit/ ze familitakue ta zuri horrenbeste tokatzen zazu ta zuk eman in ber zendun. Ta gaiñea bazien hamen auzuen kartzela emandakuek ez zebelako ematen, herrire eman ez zebelako. Herrire eman ez zebelako kartzelan eondakuk bazien, gure koñaue ta beste auzoko bat, entregau ez zebelako. Baserriyen norbeak jateko behar zan gauzie hara entregau ber zendun. Eta ez bazendun entregatzen, ba, kartzela.
- Leheno etxen gutxi ta gaiñea entregau ein behar.
- Bai, bua, bai.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia