Sebastian Lizaso Iraola

Azpeitia (Gipuzkoa) (1958)

Biografia

Azpeitian jaioa, ogibidez saltzailea da. Publizitate enpresa batean eta automobilen salmentan urte askotan jardun ondoren, gaur egun, higiezinen arloan egiten du lan.

Joxe bere aitaren Landeta auzoko tabernan hasi zen bertsotan, Txapel,Lazkano eta Agirrerekin. Oso gazterik, hamar urterekin, kantatu zuen lehen bertsoa jendaurrean. 1980ko hamarkadan bertsolari ezagunenetakoa izan zen. Parte hartu zuen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusi guztietan finalista izan zen, eta 1986koan txapela jantzi zuen. 1990eko hamarkadan ere maila bikainean aritu zen eta bere lagun Andoni Egañarekin batera bertso saio ugari egin zituen Euskal Herriko herrietan barna. XXI.mendean belaunaldi berrietara egokitzeko gaitasuna izan du.

Zintak

KodeaDataProiektua
AZP-103 2017 San Ignacio ikastetxea. Ahozko ondarea jasotzen

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia