Maria Jesus Arregi Uzin
Azpeitia (Gipuzkoa) (1945)
Biografia
Azpeitian jaioa. Milagrosa ikastetxean ikasi zuen, eta hantxe hasi zuen bere musika ibilbidea, ikastetxeko koruan abesten zuen eta. Aita enpresaria zen eta kontabilitatea ikastera bidali zuten 16 urterekin, berak musika gustukoago izan arren. Milagrosa ikastetxea utzi zuenean, kantuan jarraitu nahirik, "Coro de Camara de Radio Popular de Loiola" abesbatzan hasi zen. 1965ean sortu zuten taldea ikastetxeko abesbatzan ibilitakoek, On Migel `Txapel´ zuzendari zutela. Baina ibilbide laburra izan zuen koru horrek eta, 1967an, sortu berri zen Juan de Antxieta abesbatzan parte hartzen hasi zen, Joxe Mari Altuna zuzendari zela. Bertan zebilela, musika ikasteko proposamenak ere izan zituen, baina etxean ez zioten utzi. Hala ere, gitarra jotzen ikasi zuen bere erara eta bi lagunekin (Olatz Saldias eta Arantxa Frantzesena) Unai Hirukoa taldea sortu zuen 1964an. 1966an abestu zuten lehen aldiz jende aurrean, euren herrian bertan. Lehen kantaldi horren ondoren, Mari Karmen Otaegik hartu zuen Olatz Saldiasen lekua taldean. Geroago Arantxa Frantzesenak utzi zuen taldea eta Unai bikoak egin zuen aurrera, baita kantu lehiaketa batzuk irabazi ere. 1973 ingurura arte ibili ziren kantuan, dantzalekuetan, jaialdietan, herririk herri... 1977an diskoa grabatu zuten. Mari Karmen Otaegirekin eta Arantxa Frantzesenarekin batera egin zitzaion elkarrizketa Maria Jesusi, Unai Hirukoaren inguruko kontuak jasotzeko. Berari buruzko biografia ere argitaratu zuen Eneritz Albizuk (datu asko bertatik jasoak dira).
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| AZP-115 | 2025 | Alex Artzelus Mujika | Alex Artzelus |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?





