Maria Bitoria Alberdi Aldalur
Azpeitia (Gipuzkoa) (1925-2016)
Biografia
Odria auzoko Arauntza baserrian jaio zen 1925ean. Aita Arauntzakoa eta ama Beamako (Errezil) Agerre baserrikoa zituen eta 11 anai-arreba ziren familian. Eskolan Odrian ibili zen, baina denbora laburrean; gerra hasi zenean, maistrak alde egin zuen eta baserrira bueltatu beharra izan zuen. Umetatik baserritik bizitzea suertatu zitzaion, ganadu ugari izan baitzuten beti. 12 seme-alaba izan zituen eta Odriako Premietxeberri baserrian bizi izan zen.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| AZP-054 | 2010 | Azpeitiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute





