Maria Aldalur Gabilondo
Azpeitia (Gipuzkoa) (1917-2014)
Biografia
Lakute baserrian jaio zen 1917an. Gurasoak azkoitiarrak zituen, ama Martirieta auzokoa eta aita Floreagakoa. Aita "Piteruenean" lanean ari zela joan ziren Lakutera bizitzera, eta Maria bertan jaio zen. Zazpi anai-arreba ziren. Umetatik baserriko bizimodua ezagutu izan du, eta Aratz Errekako mendian egoten zen artzain. Eskolan mixerikordian ibili zen mojekin, eta ondoren esklabetan. Josten ikasten ere ibili zen Urrestillan. Eskola amaitzerako ama hil zitzaion, eta baserrira bueltatu zen. 14 urterekin hasi eta 19 urtera bitartean neskame lanetan aritu zen Azpeitiko harakin baten etxean. Urrestillako 'Auntxa' soinujolearekin hasi zenean, 'Auntxa' tabernan aritu zen zerbitzari lanetan. Bertan ezkondu eta zortzi seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AZP-062 | 2010 | Azpeitiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?