Arantxa Frantzesena
Azpeitia (Gipuzkoa) (1947)
Biografia
Azpeitian jaioa. Gaztetan, Joxe Mari Altuna zuzendariarekin Juan de Antxieta abesbatzan zebilela, beste bi lagunekin elkartu (Maria Jesus Arregi eta Olatz Saldias) eta Unai hirukoa sortu zuten. 1966an abestu zuten lehen aldiz jende aurrean, euren herrian bertan. Lehen kantaldi horren ondoren, Mari Karmen Otaegik hartu zuen Olatz Saldiasen lekua taldean. Indarra hartzen joan ziren pixkanaka eta hainbat dantzaleku, jaialdi eta herritan abestu zuten. Geroago Arantxa Frantzesenak berak utzi zuen taldea eta beste bi taldekideek aurrera jarraitu zuten Unai bikoa izenarekin. 1977an diskoa grabatu zuten eta Arantxak ere parte hartu zuen. Maria Jesus Arregirekin eta Mari Karmen Otaegirekin batera egin zitzaion elkarrizketa, Unai hirukoaren inguruko kontuak jasotzeko.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| AZP-115 | 2025 | Alex Artzelus Mujika | Alex Artzelus |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?





