Eskolan hikako adizkiak irakasten al dira?
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-081-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Araitzek dio mutil gazteek jakingo dutela noka ere badagoela, eskolan landu izan dutelako. Beraiek aditzak ikasterakoan ikasi izan dituzte hitanoko aditzak. Ahizpa gazteagoak, ordea, hikako aditzak ez zituztela ikasi behar esan zion. Jaionek ere entzun izan du ikastetxe batzuetan jada ez direla ikasten hikako formak.
- Proiektua: Hike eizan!
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2021(e)ko uztailaren 08a
- Iraupena: 0:01:13
- Erref: AZK-081/032
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikasgaiak eta ikasmateriala , Euskara » Tratamenduak , Euskara » Tratamenduak » Hitanoari buruz
Transkripzioa
- Askok jakingo ote dabe neskai desberdin ein bihar jakuenik be, ez? Mutil gazte askok jakin be ez.
- Jaione: Bo, auskalo.
- Etxian ez bedetse esaten...
- Hori da.
- Araitz: Baiño nik uste det /ustet/ jakin bai, ze eskolan-eta zea eitten deu eta beti esaten digube: “Akordau bixek jartzie, toka eta noka”, azterketetan eta. Baiño gero hitz eitteako ordun ez.
- Eskolan, esan dozu, hori, lantzen dozuela hika?
- A.: Bai, guk bai. Baiño lehengun ahizpe ari zan lanak-eta eitten ta galdetzeko aditzek. Ta galdeu nixon “hi” aditze ta ezetz, hori ez zakobela sartzen, hori ez debela eman ber. Ta ez dakit...
- J.: Eske ni´re hori ikusitte nao, e? Hitanoa ez dala erakusten eskolatan. Eskolan batzutan-ta ikusitte nao ni hori. Ta, bueno, ba, hori...
- A.: Guk bai. Guk ematen hasi giñenetik, bai, eman izen deu hike, baiño harrittu ein nitzen, esan zinin ahizpek ezetz, hori ez zebela zea ein ber, ez zebela ematen.
- Lantzen dozuena da, ba, aditzak lantzerakuan, “hi” be ba hor daola sartuta. Ez?
- Bai, bai.
- Baiña aparte ez da lantzen... ezer berezirik ez da...?
- Ez, ez.
Egilea(k): Naia Ibañez (Azkoitia BHI) , Unax Maruri (Azkoitia BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!