Eskolan hikako adizkiak irakasten al dira?<p>Araitzek dio mutil gazteek jakingo dutela noka ere badagoela, eskolan landu izan dutelako. Beraiek aditzak ikasterakoan ikasi izan dituzte hitanoko aditzak. Ahizpa gazteagoak, ordea, hikako aditzak ez zituztela ikasi behar esan zion. Jaionek ere entzun izan du ikastetxe batzuetan jada ez direla ikasten hikako formak.</p>