Azkoitia (Gipuzkoa)

Lehengusuekin toka; nokarik ez du erabiltzen

Lehengusuekin toka; nokarik ez du erabiltzen <p>Hika badaki, erabili ez arren, eta egingo lukeela iruditzen zaio. Hala ere, ahizparekin baino errazago hasiko litzateke lagunekin. Lehengusuei toka egiten die, nahiz eta haiek zuka erantzun.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-081-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hika badaki, erabili ez arren, eta egingo lukeela iruditzen zaio. Hala ere, ahizparekin baino errazago hasiko litzateke lagunekin. Lehengusuei toka egiten die, nahiz eta haiek zuka erantzun.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hika... amak esaten du /esateu/ badakizula.
- Araitz: Bai, jakin bai.
- Burun daukezu, ez?
- A.: Bai.
- Baiña gero igual erabiltzia... hori, ez dezu erabili izan...
- A.: Ez.
- Ze iruditzen zatzu, aldaketa hori egin ahalko zendukela? Hike hastie oin...
- A.: Nik uste baietz.
- Eta ahizpekin, adibidez?
- A.: Ez dakit, eske ez dakit ahizpek ba al dakixen.
- Jaione: Bai, jakingo ez du /eztu/ ba. Gu... etxin aittu du behintzet eta...
- A.: Bai, baiño...
- J.: Bai, eta esan dezuna, guk etxin eta gero guk lagunartin´e hika eitten deu erabat. Ordun... jakin badaki. Aittute badao behintzet ta azkenin... bai, jakin... jarri ezkeo, bai. Nik uste det.
- A.: Bai, baiño nik uste det errexo hasiko nitzela lagunekin ahizpekin baiño. Egixe da nik lehengusui, zuk esan dezun bezela, iguel baitte zu aittu zaittutelako, lehengusui zea eitten dixot, lehengusu mutillei hika eitten dixot. Beaixek nei ez, baiño nik beaixei bai. Iguel baitte ama aittu detelako beti beaixei hika eitten. Izen leike.
- Osea ke, orduan, eitten dezu hika pixket?
- A.: Bai.
- Toka bakarrik. Ez?
- A.: Beaixek nei ez, normalin
- J.: Baiño iguel txikixo dizenak. Ez? Zeure edadeko lehengusui´e bai?
- A.: Bai. Baiño beaixek nei ez. Beaixek nei zuka beti.

Egilea(k): Abraham Azpiazu , Eneko Mera

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia