Azkoitia (Gipuzkoa)

Neska batzuekin hika eta beste batzuekin zuka

Neska batzuekin hika eta beste batzuekin zuka <p>Anai-arreben artean hika hitz egiten zuten umetatik. Gurasoekin zuka. Mutilek hika jarduten zuten elkarrekin. Geroago, neskekin harremanetan hasi zirenean, neska batzuekin hika eta beste batzuekin zuka. Ez daki zein den horretarako arrazoia; lehen hitza nola egiten den edo. Eta hizketa-ohitura hori urteetan mantentzen da gero.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-080-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Anai-arreben artean hika hitz egiten zuten umetatik. Gurasoekin zuka. Mutilek hika jarduten zuten elkarrekin. Geroago, neskekin harremanetan hasi zirenean, neska batzuekin hika eta beste batzuekin zuka. Ez daki zein den horretarako arrazoia; lehen hitza nola egiten den edo. Eta hizketa-ohitura hori urteetan mantentzen da gero.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, orduan, hika, esan dezu mutillenartian beti, txikittetik...
- Beti, beti.
- Eta etxin? Anai-arreben artian?
- Bueno, anaixekin beti hike, eta arrebakin´e bai, arrebakin´e hike. Bai, guk etxin aittekin ta amakin zuke, baiño, bestela, hirurok hike jarduten gendun.
- Eta gurasuak zueri “hi” eitten zetsuen?
- Hasarrautakun, amak diar eitten zunin, hasarrautakun, baiño, bestela, zuke, zuke.
- Bai, gurasuak zuka, baiña zuek ya txikittatik “hi” eitten zenduen...
- Bai, bai.
-Ta arrebai´re bai. Orduan ya neskan “hi” hori...
- Bai, arrebakin ordie, arrebakin, gero ezin zin... ez zauen. Gero, egixe da, behin kontakto gehixo daukezunin ba neskakin eta abar eta iguel ekintzen batzuten-eo parte hartu bazu, ez dakit nola gertatzen dan, baiño iguel ekintza hartan konpartiu baldin bazu lau neskakin, birekin hike hasten zea eta segitzen dixozu /segitzexozu/ oiñ´e, eta beste birekin toki berdiñien eon gea, baiño “zu” esan dixou beti. Eta ez dakit zeatik gertatzen dan! Baiño hala gertatzen da, hala gertatzen da /gertatzea/. Eta neure ibilaldixen´e badauket Axkoittiko parrokiko abesbatzan´e eta ya pertsona helduokin esango deu, baiño neska batzukin hike eta beste batzukin zuke, ta ez dakit zeatik. Ez dakit zeatikan, baiño hala gertatzen da.
- Bai, holaxe ohitturie hartu eta... lelengo hitz hori nola eitten dan...
- Bai be. Ta gero segiu…

Egilea(k): Iraide Uranga (Azkoitia BHI) , Ziortza Uranga (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia