Azkoitia (Gipuzkoa)

Nondik dator nokaren beherakada?

Nondik dator nokaren beherakada? <p>Ez du entzun inoiz hikaren aurkako hitz txarrik, baina nokaren beherakadaren atzean zerbait egon behar dela iruditzen zaio. Bere etxean, esaterako, anaiari hika eta berari zuka egin izan diete eta berak normaltasunez jaso du hori. Berari hika hasteko kontzientzia piztu zitzaion, baina beste askok ez dute pauso hori ematen. Neska gazteagoek gutxik darabilte hika.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-078-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ez du entzun inoiz hikaren aurkako hitz txarrik, baina nokaren beherakadaren atzean zerbait egon behar dela iruditzen zaio. Bere etxean, esaterako, anaiari hika eta berari zuka egin izan diete eta berak normaltasunez jaso du hori. Berari hika hasteko kontzientzia piztu zitzaion, baina beste askok ez dute pauso hori ematen. Neska gazteagoek gutxik darabilte hika.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hik entzun al den iñoiz hiken kontrako jarrerarik? Hike zatarra dala edo zakarra dala edo?
- Entzun, hitzez, behin´e ez dinat entzun. Baiñe bai sentiu diñat holako jarreran bat eon ber dula barru-barrun, hor, hainbeste emakume azkoitiar gazte, ingurun mutillek hika, eta beaixek ez eitteko. Ez? Ze nik esan nun bezela “nahi diñat holaxe harremandu eta neuk´e hika ein”, beste askok ez ziñabenan hautu hori ein, hori erabaki. Zeatik da hori? Hor atzin izen leike... hor daola.
- Neri batek esan zin berak negar eitten zula umetan anaixek hika eitten zixobenian.
- A! Beittu!
- Bai, ez zikola gustatzen.
- Beittu! Ya...
- Eta, hori, igual izango hunan aitzen zulako ez zala emakumina edo...
- Bai, bai. Nik neuk aittu ez diñat ein behin´e. Eta behin´e... ez, hori ez diñat behin´e jaso. Baiño bai hasi pentsatzen: zeatik da hau dana? zeatik familitan´e, geurin bezela, semiei, anaixei, ein zako naturalki hika eta neuri ein zait beti zuka? Nik hori atzenin holaxe jaso det eta, gehixegi kuestionatzeke, ba, “bueno, ba, batez, neure zuka eingo det /eingot/ eta listo”. Eman nixon arte bueltie: “ba, ez, ba, nahi det ba! nik´e hika zeatik ez ba? Aberatsa da, neurie da, geure hizkuntzie da hori”. Baiño hor bai, bazion, batez´e emakumin artin esango niñan hori.
- Bai. Hori da, ez? Ba ya hire generazixotik beherako neskak, emakumezkuak, hike…?
- Gutxi. Neure ingurun hola pixket zea, baiñe beste saltotxo bat gehixo ein ezkeo, ez zakinat zenbat eitten deben /eitteben/, e! Neure dudek ya. Baiño hogeta piko urte bueltan, hogeta hamar urte bueltan ya hainbeste... ez diñat uste.

Egilea(k): Mamadian Diallo (Azkoitia BHI) , Samah Lemtanten (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia