`Erlauntza´ filmean noka
Hitanoko erreferentzia gutxi dago eta dauden apurrak toka. Leirek dio berari asko gustatu zitzaiola `Erlauntza´ filmean noka entzutea eta halako erreferentziak behar liratekeela uste dute.
- Proiektua: Hike eizan!
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2021(e)ko maiatzaren 27a
- Iraupena: 0:00:36
- Erref: AZK-076/024
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Zinema , Euskara » Tratamenduak , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna , Euskara » Tratamenduak » Hitanoari buruz
Transkripzioa
- Hitanoaren erreferentziarik badagoela uste duzue?
- Irati: Gutxi.
- Leire: Gutxi. Ni akordatze naiz...
- Irati: Ta, eotekotan, mutillena.
- Leire: Jo, akordatzen naiz, ordie, `Erlauntza´ filma ez dakit ikusi zenuten...
- Irati: Bai.
- Leire: Bueno, ni jun nitzen ikustea ta neretzako gozada bat izen zan. Gero askok eztabaidau zeben nola ibili zeben, pelikula baten ibili ber dan o ez, baiño neretzako jutie Baztartxoa ta pelikula bat osoik hitanoz aitzie, neskak beaixen artin noka, nik pilla bat disfrutau nun. Ta zan ez gaudelako ohittute hori entzutea.
- Irati: Bai, ta holako gauzek laguntzen debe /laguntzebe/. Esan nahi det...
- Leire: Bai, baiño ez da ohikue.
- Irati: Baiño ez da ohikue.
Egilea(k): Eire Salegi (Azkoitia BHI) , Nura Urbieta (Azkoitia BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!