Bere burua erakusteko beldurrik ez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-074-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetan oso itxia zen. Rina zela esan zuenetik bere buruarengan konfiantza handiagoa dauka eta ez dauka sozializatzeko arazorik. Bere burua den bezala erakusteko beldurrik ez du orain.
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2021(e)ko martxoaren 26a
- Iraupena: 0:01:19
- Erref: AZK-074/004
- Kodifikatzailea: Itziar Sapsootham
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » LGTBIQ+
Transkripzioa
- Eta, esaten dozu, lehen lotsatixagua ziñala, eta igual prozesu honekin bai iriki zarela eta... igual lagun gehixago be badakazu oin? edo beste era batera sozializatzen zara?
- Bai, ni txikittetik izen naizela pertsona itxi bat, lotsati bat. Ez? Ba klasin nere betiko hiru lagunek nauzken, ta hortik aparte ba iguel gehixo ez. Ba ez dakit. Iguel bai, ez? Ba gai honekin lotute neu´re ez nitzelako irikitzen hainbeste, ez? Nik beti esaten det /esatet/ ba prozesu honen hasieratik, ba, zabaldu naizen momentutiken, gizartiei Rina bezela adierazi naizen momentutiken, ba, ez dakit liberazixo bat sentiu detela eta neregan konfiantza askoz gehixo. Ordun, ba, ez dakit, esan leike, ba, sozializatzeko arazoik ez dauketela. Ba, ez dakit, ya jendik ikusten nau ni naizen bezela, esan nahi det, ba, bueno, nere gauze txarrak ta nere gauze onak dauzket, ez? baiño, bueno... ez dakit, bai.
- Ya beldurrik ez...
- Hori da.
- ... igual zu zaren moduan erakusteko, ez?
- Hori.
- Zure burua erakusteko.
- Bai.
Egilea(k): Ainar Merchan (Azkoitia BHI) , Izaro Osorio (Azkoitia BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!