Azkoitia (Gipuzkoa)

Umetako jolasak; edozein paretatan pilotan

Umetako jolasak; edozein paretatan pilotan <p>Mutikotan "txirringola"rekin jolasten ziren. Futbolean eta pilotan ere aritzen ziren, baina orduan soka-dantzan eta "txintxerri&ntilde;an" gehien. Neska askok jokatzen omen zuen pilotan orduan. Edozein paretatan aritzen ziren. Kontzejupea busti egiten zuten, meza zegoenean, inork pilotan egin ez zezan. Herrian zehar "se prohibe" kartel asko zegoen, pilotan jolastea debekatuz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-068-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutikotan "txirringola"rekin jolasten ziren. Futbolean eta pilotan ere aritzen ziren, baina orduan soka-dantzan eta "txintxerriñan" gehien. Neska askok jokatzen omen zuen pilotan orduan. Edozein paretatan aritzen ziren. Kontzejupea busti egiten zuten, meza zegoenean, inork pilotan egin ez zezan. Herrian zehar "se prohibe" kartel asko zegoen, pilotan jolastea debekatuz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze jolas eitten zenduen mutikotan?
- Mutil koxkorran... txirringalia. Ba al dakizu zer dan txirringalia?
- Entzunde nao, bai.
- Potie hartu ta alanbrikin ibili ta harekin Loiolaa “o lo que sea” jun. Txirringalikin.
- Bai? Loiolaiño?
- Bai. Ta oin bezela pelotan ta... pelotan ta fubolin, zea, trapo zaharrakin ta zeakin... Jolasa [...]. Ordun asko eitten zana soka-dantzan ta txintxarriñan. Gure denboran. Soka-dantzan ta txintxarriñan. Ta baitte...
- Neskak eta mutillak batera, ala aparte?
-Eee... batzutan bai. Bai hola zean, baiña bestela ez. Bestela... Pelotan-ta neska askok jardutzen zeben ordun, gaur batez hamen Azkoitixen, baiña...
- Eta pelotan nun jarduten zenduen, Kontzejupin o bestela han´e bai?
- Edozer paretatan. Ta dana zeun, Azkoitixe zeun dana beteta... Aittu: lehen –oin ez dakit– Kontzejupie busti eitten zeben, elizan mezie bazeon meza nausixe bazeun, pelotan ez eitteatik, busti.
- Nahitte, e?
- Iñok ez daixen ein.
- Beittu...
- Bai. Eta erderazko hitz asko: “Se prohibe”, o gauze asko, pelotan, paretatan. Ez euskeraz, e? “Se prohibe”.

Egilea(k): Eñaut Endemaño (Azkoitia BHI) , Jihad Mauraghi (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia