Parrokian ezkondu eta ezkon-bidaian Bilbora
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-065-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ezkondu zirenean, autobusean Elgoibarrera joan ziren eta handik trenez Bilbora. Ostegunean ezkondu eta iganderako bidaiatik bueltan ziren. Hango taberna batean egin zuten lo. Zinemara ere joan ziren. Elgoibarrerako autobusa gorri-gorria omen zen. Mareatuta iritsi zela gogoratzen du. Parrokian ezkondu ziren goizeko 10:30tan eta senarraren etxean bazkaldu zuten. Orduan ez zegoen dirurik.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2020(e)ko martxoaren 06a
- Iraupena: 0:03:40
- Erref: AZK-065/017
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ezkontzak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Autobusak , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
- Ezkondu giñen, kotxeik ez gendukan ezta aztarranik´e, autobusin sartu ta Elgoiberrea. Elgoiberren hartu trena eta Bilboa. Ostegunin ezkondu ta jaixen etxea.
- Buelta. Osea ke “viaje de novios”en Bilboa.
- Bilboa, bi eguneako. Oin bezela… ?
- Eta Bilbon nun in zenduen lo?
- Enkargaute genduken!
- Hotela?
- Taberna bat, hotelik ez, hotelik ez, taberna bat, baiñe ederki, oso ederki eon giñen, bai.
- Bilbo ordurako haundixe izengo zan Azkottin aldien.
- Guk kale bat ikusi gendun bakarrik eta... Gero zinea jun giñen, bai, e? zinea. Ta gogun nun nik zine haure eta oin ez naiz akordatzen.
- Osea ke Bilbora, eta esan dezu autobusez Elgoiberrea.
- Autobuse Elgoiberrea; Olaberriñeko aurrien hartu eta Elgoiberrea. Han trena hartu ta Bilboa, marea-marea einde alleau nitzen.
- Nolakue zan autobuse, orduko autobuse?
- Gorri-gorri bet.
- A, bai?
- Bai, autobus gorri bat.
- Oso haundixe ez zan izengo, ez?
- Bueno, bai. Autobuse, bai. Ba, hantxe. Pentsaizu guk zenbat diru eukiko gendun! Hantxe, Elgoiberreaiño, eta gero trenin sartu ta Bilboa.
- Ta autobus horrek hemendik Elgoibarrea juten denporie eingo zun... Azkaratetik hor buelta ta buelta...
- Bai, ez naiz akordatzen detaille horrekin-ta, baiñe... Zorakei bet.
- Eta trenin ibilitte zaunden aurretik?
- Ke ba!
- Lehenengo aldixe?
- Trena? Loiolaiño jun bagiñen... eta bertaa oiñez jungo giñen. Ta, gaiñea, mareau eitten nitzen ta eneee! dana marea-marea einde aillau nitzen.
- Eta ezkondu, nun ezkondu ziñazien?
- Parrokixen, 10:30etan.
- Goizin...
- Gizonan etxin bazkaldu gendun, eta ez dakit ze orduten autobuse eukiko gendun, autobusin sartu ta Elgoiberrea.
- Eta orduan inbitatzen zian familixakuak eta hola bodara?
- “Lo justo” ,”lo justo”.
- Anai-arrebak-eta iguel...
Egilea(k): Oihan Elortza (Azkoitia BHI) , Hafsa Mazhar (Azkoitia BHI) , Lilia Raba (Azkoitia BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!