Azkoitia (Gipuzkoa)

Elurra zen batean prakak jantzi zituelako, isuna

Elurra zen batean prakak jantzi zituelako, isuna <p>Mutilen garai bateko janzkera. Alkandora eta brusa. Mutikoek praka motzak erabiltzen zituzten, baita neguan ere. Neskak beti gonarekin. Behin Agi&ntilde;a baserriko emakumea prakekin joan zen kalera, elur handia zegoelako, eta isuna jarri zioten. Abadeek sotana erabiltzen zuten, baina azpitik prakak. Emakumeek, ordea, ezin prakarik jantzi!</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-062-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutilen garai bateko janzkera. Alkandora eta brusa. Mutikoek praka motzak erabiltzen zituzten, baita neguan ere. Neskak beti gonarekin. Behin Agiña baserriko emakumea prakekin joan zen kalera, elur handia zegoelako, eta isuna jarri zioten. Abadeek sotana erabiltzen zuten, baina azpitik prakak. Emakumeek, ordea, ezin prakarik jantzi!

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Neska koskorrak, zuek esan dezue, zakuekin egindako soiñekue edo gonie eta mutilek ze?
- Mutillek´e ez dakit nik, halako xamarrak ibiliko zittuen edo, nik ez dakit nolakuek ibiltzen zittuen. Antzekuek ibiliko zittuen. Alkondarie...
- Brusan bat edo...?
- Brusa, brusa´re bai. Brusaakin alkondaie einde ta... ahal dan moduen.
- Ta praka luziak edo motzak?
- Praka motzak, mutil koxkorrak praka motzakin beti.
- Neguan´e bai?
- Bai, neguan´e bai. Ta geu´re halaxe ibiltzen giñen, e! Gona motzak jantzitte. Prakaik... prakaik sekula ibili ez.
- Hori be pekatua izango zan.
- Pekatua! Azkoitixen elurre einde, Agiñakua, Arantxa, haura prakak jantzitte jun, elurra haundixe ta, zeera, kalea, ta multie ein zixoben!
- A bai?
- Bai! Multie ein zixoben. Ez zan... Emakumiek ez zun jantzi ber. Ta abariik... abarik´e han eukiko zittun ba azpixen prakak? Beak eukiko zittuen haixek prakak, baiña…. sotanie jantzitte ibiltzen zian.
- Eta multia zeiñek ein zetsan, abadiak? Edo...
- E?
- Zeiñek ein multia? Abadiak eingo zetsan?
- Hori herrixek aiuntamentuk eingo zixon, aiuntamentuaandik eo. Nik ez dakit zeiñek... baiña multie. Ja! Ez zan gehixo iño... prakaik jantzi jendiek berriz´e, prakaik pe. Ta gero dana prakie! Emakumiek´e danak prakakin! Aber... Ta alde earra!
- Klaro! Hor laneako-ta´re bai, ezta?
- Bai, bai, bueno, bueno...! Hotzakin...
- Garotara juateko ta...
- Hotzak ixa akabauan etxea. Jantzi gona motzak eta segi hortxe ahuntzak bezelaxe!
- Gero, esan dezu, neguan elurra haundixa zala eta orduan, gaiñera, negua gogorraua izaten zan, ezta?
- Bai, ba, negu gogorra, negu gogorra zauen ta prakakin jun zan itxuria. Baiña... ala! Kastigua! Hori ez dao ondo, baiña... Basarrittik jun ber ta... kalea ta... holakotxe jendie lehen. Aber...

Egilea(k): Iraide Uranga (Azkoitia BHI) , Ziortza Uranga (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia